Zozketaren irabazleak

  • Guztira 647 herritarrek erantzun dute. Orain emaitzak aztertu eta uda ostean aurkeztuko dira ikertutako zortzi arloetan antzemandako gabeziak edo indarguneak.
  • Txankakua Merkatari Elkarteak zozketatu duen 300 euroko bonoaren zenbaki sariduna 807 izan da.

Guztira 647 lagunek erantzun diote Udalak eta Elgoibar Lagunkoiak herrian banatutako inkestari. Ekimenaren helburua da Elgoibar gero eta herri lagunkoiagoa izatea adineko pertsonentzat, egokituagoa, euren eguneroko bizimodua ahalik eta autonomia eta bizitza kalitate handienaz gozatzeko.

Inkesta horretan, bestalde, irisgarritasunari, komunikazioari, aisiari, etxebizitzari eta beste hainbat gairi buruz galdetu zaie herritarrei. Elgoibar Lagunkoiak, orain, inkesta honen emaitzak aztertu eta ondorioak aterako ditu. Ondoren, aurkeztuko ditu azterturiko zortzi arloetan antzemandako gabeziak eta indarguneak.

Zozketako zenbaki saritua 807 izan da

Inkestan parte hartu dutenen artean, 300 euroko bonoa zozketatu da Txankakua Merkatari Elkarteko establezimenduetan trukatzeko. Elgoibar Lagunkoiaren talde eragileak gaur goizean egin du zozketa herriko 2 haurren laguntzaz. Zenbaki saritua 807 izan da; eta zenbaki sarituaz gain, beste 3 zenbaki atera dira erreserbarako: lehenengo zenbakia 806 izan da, bigarrena 286 eta hirugarrena, berriz, 1314.

Elgoibarko Udalak eta Elgoibar Lagunkoiako talde eragileak eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten herritar guztiei, eta aurrerantzean ere harremanetan jarraituko dutela adierazi nahi diete.

Sariduna Herritarren Arretarako Udal Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko da, 943 74 10 50 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Abenduaren 31ra arte izango da saria jasotzeko epea.