2017ko Mugikortasun Astea
ostiralbeltza iragartzeko kartela
  • Helburu nagusia udalerriko kaleak oinezkoentzat berreskuratzea eta auto pribatuen presentzia gutxitzea da.
  • San Frantzisko, San Bartolome, Errosario, Santa Ana, Kalebarren eta Kalegoen plaza motordun ibilgailuentzat itxita egongo dira aste guztian zehar.
  • Erdiguneko kaleak animatuko dira hainbat ikuskizun bereziekin azaroaren 19 eta 21ean. Ostiralean, hilak 23, Ostiral Beltza ospatuko da deskontu eta promozio bereziekin.

Udalerriko kaleak oinezkoentzat berreskuratzeko eta auto pribatuen presentzia gutxitzeko asmoz, Elgoibarko Udalak, beste urte betez, Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko du azaroaren 19 eta 25 bitartean.

Ohi bezala, San Frantzisko, San Bartolome, Errosario, Santa Ana, Kalebarren eta Kalegoen plaza motordun ibilgailuentzat itxita egongo dira aste guztian zehar. Horrez gain, hainbat saltokik, dendetako sarrerak loreontziekin, puxikekin, alfonbrekin, eta abarrekin apainduko dituzte, soinu giroa ere egongo da eta nobedade gisa, aurten bi kale ikuskizun eskainiko dira: azaroaren 19an kaleko antzerkia Bamboleoren eskutik eta 21ean argidun aterkien emanaldia egingo da, biak 18:00 eta 19:30ak artean. Halaber, azaroaren 23an Ostiral Beltza dela eta, deskontu eta promozioez gain, beste batzuen artean, kalejirak, trikitilariak, etab. izango dira 18:00ak eta 20:00ak artean.

Kalebarren plazari dagokionez, Mugikortasun Iraunkorraren Astean aisialdiko “berdegune bat” eratuko da eta iaz bezala, hainbat jolas eskuragarri jarriko dira, besteak beste: petanka, boloak, uztaiak…

Bestalde Oin Alai egitasmoak ibilbide berriak aztertuko ditu ikastetxe bakoitzekin, Meliton herri eskolakoa, esate baterako. HH5ko ikasleek ere udaltzaingoen eskutik bide heziketa tailerra jasoko dute eta aurten, nobedade gisa, LH4ko ikasleak ere gehitu dira ekimenera, izan ere, goiz batean zehar 10 urteko haurrak herriko udaltzainak izango dira.

Larunbatean, hilak 24, Bigarren eskuko merkatua antolatu da Maalan, 10:00ak eta 14:00ak artean. Herri eskola eta Ikastolako ikasleek etxean eta egoera onean dituzten jostailuak, liburuak eta kirol materiala salduko dituzte. Salmentan ateratzen dutenarekin ikastetxeek ingurumenarekin zerikusia duen irteeraren bat egiteko erabiliko dute. Parrokiako Misio taldeak bidezko merkataritzako produktuak salduko ditu. Beiraren birziklapen maila gehitzeko, adin guztientzako tailerrak eta jokoak egongo dira Maalan eta ohi bezala, Kalebarrenen hil bukaerako feria abiaraziko da 9:00ak eta 14:00ak artean. Bertan, Herriko nekazaritzaren produktuak salduko dira.

Laburbilduz, honakoak izango dira ekintza nagusiak:

Azaroaren 19-25 bitarteko ekintzak:

  • Aste osoan, uneoro San Frantzisko, San Bartolome, Errosario, Santa Ana, Kalebarren eta Kalegoen plaza itxita egongo dira motordun ibilgailuentzat.
  • Kalebarren plazako berde eta aisialdi gunea sortuko da.
  • Oin Alai ibilbide berriak aztertu ikastetxe bakoitzekin.
  • Kaleak apainduko dituzte dendariek.
  • Kaleetan soinu giroa egongo da.
  • Azaroaren 19an eta 21ean arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara erdiguneko kaleetan ikuskizun bereziak: kale akrobaziak (Bambolea) eta argidun aterkiekin egindako ikuskizuna.
  • Azaroaren 23an, Ostiral Beltza, deskontuak eta promozioak, kalejira txarangarekin, trikitilariak, eta Txankakuako maskotak.
  • Bide hezkuntzako tailerrak.

Azaroaren 24ko ekintzak:

  • Bigarren eskuko merkatua. Maalan 10:00 -14:00.
  • Ecovidrio kanpaina. Beira birziklatzeko kontzientziazio postua. Jokoak eta tailerrak Maalan 10:30ean eta 13:30ean.
  • Hil bukaerako feria. Kalebarren plazan 10:00 - 14:00.