europeantown

  • Gian Francesco Lupatelli ACES Europako presidenteak gutun bat bidali dio Udalari izendapena jakinarazteko.
  • ACES Europak Elgoibarko kirol azpiegituren eskaintza eta kalitatea nabarmendu ditu, kirol ekitaldiak antolatzeko gaitasunarekin batera.
  • Ane Beitia alkateak datorren abenduaren 4an Bruselan, Europar Parlamentuan ospatuko den sarien galan jasoko du garaikurra.

Elgoibar Kirolaren Europako Herri izendatu du Kirolaren Hiriburu eta Hirien Elkarteen Federazioak (ACES Europa). Horrela jakinarazi du Federazioak Gian Francesco Lupattelli ACES Europako presidenteak Elgoibarko Udalari bidalitako gutun batenbitartez. Joan den irailaren amaieran aurkeztutako proiektuaren ontasunengatik zorionak ere emandizkio gutun horretan.

Zorionak sariagatik, zure udalerria benetan guztiontzako kirolaren adibide baita, osasun, integrazio,heziketa eta errespetuzko tresna gisa. ACES Europan partekatzen ditugun balioak dira. Zorionak baita udalerriak dituen antolakuntzarako ahalmenagatik eta kirol azpiegitura eta jarduerengatik adierazi du Lupatellik idatzian.

Ane Beitia alkateak datorren abenduaren 4an Bruselan Europar Parlamentuan ospatuko den ACES Europako sarien galan jasoko du bandera datorren urteko Kirolaren Europako Herri gisa.

Balorazio oso positiboa

Elgoibarko Udalak, nola ez, balorazio oso positiboa egin du eta pozik agertu da izendapen garrantzitsu hau erdiesteagatik. Joan den asteazkenean, azaroak 7, udal arduradunek, herriko kirol elkarteekin etaHerri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako Eskola Kiroleko koordinatzaileekin bilera bat izan zuten hautagaitza dela eta. Ane Beitia alkateak berriz ere eragile, talde eta elkarte hauek horrenbeste urtetan zehar egindako esfortzu eta lanaren garrantzia nabarmendu nahi izan du "Beraiek gabe, izendapen hau ez litzateke posible izango".

Irailaren amaieran, ACES Europako ebaluazio batzordeak Elgoibar bisitatu zuen herriko kirol instalazio eta azpiegiturak ikusteko eta "Europako Kirol  Herri" izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen zituen edo ez frogatzeko. Delegazio honek hautagaitzaren balorazio oso baikorra egin zuen, eta udalerriak, ACES Europak eskatzen dituen irizpide guztiak betetzen dituela eta kirol planifikazio egituratua daukala adierazi zuten, maila guztietan gainera, eskola kirolean, udal jardueretan, etab.

Garaikur hau Kirolaren Europako Hiriburua Elkarteak ematen du urtero. Horren bidez, kirolaren balio unibertsalak udalerrietan sustatzea du helburu eta aintzatespen honek kirola sustatzearen aldeko konpromisoa eta kirol eskaintza nahiz kalitatezko instalakuntzak bultzatzeko inbertsioetan egindako ahalegina nabarmentzen du. Honez gain, azpiegitura berriak sortzeko aukera ematen duen administrazio desberdinen arteko lankidetza ere goraipatzen du, baita kirolaren sustapenean eta praktikan inplikatuta dauden eragile publiko zein pribatu guztien lana.

"Europak Kirol Herri" izendatzeak, nazioarte mailako erreputazioari bultzada baliotsua ematea suposatzen du, Elgoibar mundu mailako kirol-sektoreko foko sozial, politiko eta instituzionaleansuposatzen du, Elgoibar mundu mailako kirol-sektoreko foko sozial, politiko eta instituzionaleankokatuz. Euskadin, Bilbo, Gasteiz edota Getxo bezalako udalerriek erdietsi dute garaikur hau.