Basarte
Aste honetan Leruneko zubian eta anbulatorioko igogailuko pasabidean martxan jarritako hobekuntza eta irisgarritasun lanen ondoren, Elgoibarko Udalak hurrengo astelehenean, urriak 15, Mintxeta, Basarte eta Erretsundiko zubiaren asfaltatze obrei ekingo die. Lanak, konkretuki, hondatutako  zoladuren konponketan oinarrituko dira eta guztira  1.370 metro karratuko gunean jardungo da. Horietatik, 600 metro Mintxetako guneari dagozkie, 300 Basarteri eta beste 470 Erretsundiri (zubiko zoladura berrituko da, bere osotasunean).

Lanak Asfaltos Urretxu enpresak egingo ditu eta Udalak 33.200 euro inguru inbertituko ditu. Eguraldiak laguntzen badu, obrek hiru eguneko iraupena izatea aurreikusten da.