Talde bat polikiroldegiko rokodromoan  eskalatzen
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eskalada ikastaroa antolatu du Olaizaga Kiroldegiko rokodromoan. Ikastaroa haur, nerabe, gazte edo helduei zuzenduta dago eta hurrengo astelehenean, urriaren 15ean, 17:00etatik aurrera, izena ematen dutenen maila bereizteko probak egingo dira rokodromoan. Ikastaroko taldeen eta ordutegien banaketa proba horren arabera egingo da.
 
Ikastaroaren prezioa honako hau izango da: Haur-nerabe eta gazte abonatuak 32 euro/hilean eta abonatuak ez direnak 37 euro/hilean. Helduak, abonatuak 36 euro/hilean eta abonatuak ez direnak 46 euro/hilean.