"Karakola"
Pista Beltzeko obrak direla eta, Trenbide kaletik Juan Mugertza kalera doan pasabidea, “Karakol” izenarekin ezagutzen dena, itxi egingo da bihar eta bi astetan zehar zarratuta egotea aurreikusten da.
 
Egun hauetan, inpermeabilizazio lanei ekin zaie eta hauek bukatzean, hormigoizko zoladura botako da. Bi fase hauek oso garrantzitsuak dira obrek bide onetik jarrai dezaten. Oinezkoak beraz, ezin izango dira gainetik pasatu lanak ondo bukatu ahal izateko.