Leruneko zubia

Hurrengo egunetan, Elgoibarko Udalak ez labaintzeko tratamenduak emango ditu udalerriko zenbait puntutan. Horien artean, Leruneko zubiaren zoladuran. Guztira 194metro karratutan esku hartuko da eta Udalak 7.044 euro bideratuko ditu lanetara. Helburua erorketak saihestea da eta puntu guztiak irisgarriak izatea.  Tratamendua emateko hiru egun behar dira, beraz, datorren asteartetik ostegunera (urriak 9, 10 eta 11) zubia itxita egongo da lanengatik. 
 
Bestalde, anbulategiaren parean dagoen igogailuaren pasabidean ere, antzeko tratamendu bat aplikatuko da. Kasu honetan, lanak datorren ostiralean hasiko dira, urriak 12, eta egun osoan zehar, bai pasabidea, bai igogailua itxita egongo dira. Lan hauek ez dute kostu ekonomikorik suposatuko Udalari, berme barruan daudelako.