HAURTXOKOAren gonbidapena

Datorren urriaren 9an eta 10ean, ate irekien jardunaldiak ospatuko dituzte Elgoibarko Ludotekan eta Gaztelekuan, hurrenez hurrren. Saio hauen helburua, bertan eskaintzen diren zerbitzuak azaltzea da.  Zehazki, Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen sarearen eta Elgoibarko Ludoteka eta Gaztelekuaren berri emango da: lokalak eta azpiegiturak, izena emateko argibideak, eskaintza, helburuak, printzipioak, lan metodologia, hezitzaile taldea, udal ordezkaritza, etab.

Ateak zabaltzeko jardunaldiak guraso, tutore, hezitzaile eta orokorrean interesa duten herritar guztiei daude zuzenduta, eta, esan bezala, Ludotekako hitzordua urriaren 9an izango da, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, eta Gaztelekukoa, urriaren 10ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan.

Informazio gehiagorako: 943 741 050 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.