Erakusketa iragartzeko kartela
“Edukitzaileak, edukiak eta beste kontu batzuk” titulupean, Mertxe Sueskun eskultore nafarrak bihar inauguratuko du, arratsaldeko 18:30etan Kultur Etxean, bere azken lanak jasotzen dituen erakusketa berria. 
 
Erakusketak, objektuak beste ikuspuntu edo angelu desberdin batetik ikustera gonbidatzen gaitu. Objektuak testuingurutik atera eta elkarketa eta esanahi desberdinak bilatzen ditu, objektuei zentzu desberdinak emanez. 
 
Mertxe Sueskun artista iruñearrak, harri eta egurrezko eskultura ikasketak egin zituen Deban eta Donostiako Artelekun. Obra erakusketa desberdinetarako hautatua izan da, Gipuzkoako artista nobelen erakusketarako adibidez, Gasteiz, Almeria eta Szombathelyko (Hungria) bienaletarako ere bai eta Loodseko (Polonia) trienalerako. 1996.urtean Iruñeako Eskultore Nafarren erakusketan hartu zuen parte eta hiru urte geroago, Eskulturako II. Nafarroa Saria eskuratu zuen. 
 
Elgoibarko erakusketa, Udaleko kultura sailetik antolatu da eta urriaren 20ra arte egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan, astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era.