robotika dibertigarria kartela

  • Elgoibarko Udalak, Doplay enpresarekin elkarlanean antolatuta, 7 eta 16 urte bitarte ume eta gazteek robotika, bideo-jokoen sorkuntza eta hainbat proiektu teknologiko lantzeko aukera izango dute.
  • Izena emateko epea, irailaren 17tik 27ra egongo da zabalik.

Datorren urriaren 5ean emango zaio hasiera Robotika Dibertigarria ekimenaren edizio berri bati. Elgoibarko Udalak, Doplay enpresarekin elkarlanean antolatuta, aurtengoa, tailer teknologiko hauen laugarren edizioa ospatuko da. Aurrekoetan bezala, Udalaren helburu nagusia industria sektorea bultzatzen jarraitzea da, eremu tekniko zein teknologikoetako prestakuntza handiko profesionalen aldeko apustua berretsiz.

Hala, beste urte batez, lanak robotika, bideo-jokoen sorkuntza eta hainbat proiektu teknologiko etan zentratuko dira. . Tailer hauetan, 7 eta 16 urte arteko haur eta gazteek ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Makina Erremintaren Institutuaren (I.M.H) instalazioetan, robotak diseinatzeko, eraikitzeko eta programatzeko, bideojokoak sortzeko eta asmakuntza teknologikoak garatzeko aukera izango dute; honako erreminta hauek baliatuta: Lego Wedo, Lego Mindstorms, Makeblock, Fischertechnik, Jimu, Neuron, Microduino, Arduino, Littlebits, Scratch, Kodu, Code, Unity, Tinkercad..

ROBOTIKA DIBERTIGARRIA

  • Ostiraletan, 17.00etatik 19.00etara, IMHn.
  • 7 urtetik 16 urtera, aurretiko esperientzia beharrik gabe
  • Prezioa: 36 euro/hileko (urritik maiatzera). Udalak Elgoibarko haurrentzat diruz lagundutakoa.
  • Izen-emate epea: irailaren 17tik 27ra..
  • Izena emateko http://bit.ly/robotikaelgoibar eta informazio gehiago 660.382.674.