euskara ala ezkararen kartela

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak egun osoko programa prestatu dute urriaren 6rako. Kulturgintza izango da gai nagusia eta Euskal Herriko 21 kulturgile gonbidatu dituzte Elgoibarrera. IMH ikastetxean izango da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Aurten, modu berezian ospatuko da Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen den Euskara ala ezkara zikloaren 10. urteurrena. Kultura izango da gai nagusia eta egun osoko programa prestatu dute antolatzaileek, Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak, DanobatGroup eta IMH ikastetxearen laguntzaz.

IMH ikastetxean ekingo zaio 9:30ean, eta Kultur Etxeko sotoan emango zaio amaiera 19:30ak aldera.

Izena irailaren 28a baino lehen eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 30 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.

Zalantzak argitu eta informazio gehiago jasotzeko : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 741 626