Udalbatza osatzen duten talde politikoek eta Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak gaur arratsaldean bat egingo dute abuztuaren 29ko goizaldean emakume batek pairatutako eraso sexista dela eta Narrutsik Elgoibarko Feministak deitutako elkarretaratzearekin. Kontzentrazioa gaur arratsaldeko 19:00etan izango da Kalegoen Plazan.

Elgoibarko Udalak bere guztizko gaitzespena eta arbuioa agertu nahi du eraso honen aurrean eta baita bestelako indarkeria mota guztien aurrean ere. Halaber, erasoa sufritu duen emakumeari bere erabateko laguntasuna eskaini nahi dio eta aurrekoetan bezala, Udalak dituen baliabide guztiak bere eskuetan jartzen ditu.

Azkenik, herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten zaie.

Adierazpen instituzionala (DOCX)