Sarituak
Herriko irabazleak
  • Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatutako ekimen honenhelburua, herritarren parte-hartzearen bidez, herriaren ingurumen kalitateaeta irudia hobetzea izan da.

 

Elgoibarko Udalak Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatutako balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketako sariak banatu ditu. Debako, Eibarko eta Ermuako Udalek ere egitasmoan parte hartu dute.

 

Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratu ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak lore apainketa ederrenak saritzeko. Guztira, 107 parte-hartzaile izan dira. Epaimahaiaren balorazio irizpideak honako hauek izan dira: konposizioaren originaltasuna eta sormena, apainketaren kalitatea, apainketaren harmonia eta diseinua, eta konplexutasuna.

Lehiaketak apirilean abiatu ziren eta, deialdiarekin batera, lore banaketak egin zituzten lau udalek, herritarrei loreak oparitzeko. Guztira, 1.150 lore banatu ziren. Elgoibarren, 200pertsona gerturatu ziren lore banaketara eta 23 lagunek parte hartu dute lehiaketan.

Sariei dagokienean, herri bakoitzean 150 euroko bina sari banatu dira. Gainera, eskualde mailako beste sari bat eman da, 200 eurokoa, irabazleak bere herriko merkatari elkarteko saltokietan erabil dezan. Elgoibarren kasuan, irabazleak Karmele eta Roberto izan dira. Eskualde mailako saria Itziarreko (Deba) bizilagun batek irabazi du.

Lehiaketaren helburua izan da, herritarren parte-hartzearen bidez, lau herrien ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea, eta landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzea, eta bide batez, herritarren artean, landareak zaintzeko ohitura zabaltzea.

Lehiaketan izena eman ez duten balkoi dotoreak ere ikusi ditu epaimahaiak, beraz, milaesker denoi herriko irudia hobetzen lagutzeagatik.