• Partehartzaileak eta antolatzaileakLehenengo saria Viento Sur-ek irabazi du “Haize beltza” izeneko pintxoarekin. Bigarren saria, San Rokerentzat izan da, “Ortuko poztasuna” izeneko pintxoarekin.
  • “Herritarren saria” Asgik irabazi du “Kono txiki kurruskaria” pintxoarekin.
  • Herritarrek guztira, 6.301 boto-txartel eman dituzte. Batez beste, taberna bakoitzak 350 pintxo inguru saldu ditu.
  • Aurtengo nobedade nagusiena adituen epaimahaia izan da, parte hartu duten pintxo guztiak baloratu dituzte.

 

 

Elgoibarko Udalak, gaur goizean, banatu ditu Elgoibarko X. Pintxo lehiaketaren sariak, urtero udalerriko ostalaritzako sektorean euskararen erabilera bultzatzea, eta bidenabar, Elgoibarko gastronomia suspertzearen helburuarekin antolatzen duen ekimena, hain zuzen ere. Aurtengo lehiaketa ekainaren 27, 28 eta 30ean ospatu da, eta 26 establezimenduk hartu dute parte, iaz bezala.

Pintxoaren itxura, aurkezpena, zaporea, testura eta originaltasuna kontuan hartuta, epaimahaiak pintxo onenaren saria Viento Sur-i eman dio “Haize beltza” izeneko pintxoarekin, irabazleak txapela, diploma eta Txankakua merkatarien elkarteko saltokietan trukatzeko 300 euroko erosketa txartela jaso du. Bigarren saria, San Roke tabernarentzat izan da “Ortuko poztasuna” izeneko pintxoarekin. Honek, txapela, diploma eta 150 euroko erosketa txartela jaso du. Azkenik, “Herritarren saria” , txapela eta diplomaz osaturikoa, Asgik irabazi du “Kono txiki kurruskaria” pintxoarekin.

Herritarren parte hartzea nabarmena izan da, guztira, 6,301 boto-txartel eman baitituzte eta batez beste, taberna bakoitzak 350 pintxo inguru saldu ditu. Aipatu beharra dago, aurtengo nobedade nagusiena adituen epaimahaia izan dela. Aurten herritarren sari kopurua ere handitu egin da, bi banatu baitira:

  • 2 pertsonentzako dastatzeko menua Belaustegi jatetxean
  • 150 euroko saria Txankakuako bonuetan

Sari banaketan Ane Beitiak, Elgoibarko alkateak, lehiaketaren martxa oso positiboki baloratu du eta eskerrak eman nahi izan dizkie alde batetik parte hartzaile guztiei eta bestetik epaimahaikideei ere, beraien esfortzu eta dedikazioagatik.”Aurtengo edizioan ere, pintxoen kalitatea ikaragarria izan da, konpetentzia handia izan da oso eta epaimahaiak lan handia izan du irabazlea aukeratzeko”.

Azkenik, botoa eman zuten herritar guztien artean, Belaustegi Jatetxean dastatze menu baten eta 150 euroko saria Txankakuako bonoetan zozkatu dira. Aurtengo bi irabazleak hurrengo hauek izan dira:

  • Daniel Alonso: 2 pertsonentzako dastatze menua Belaustegi jatetxean
  • Cata: 150 euroko saria Txankakuako bonuetan

Irabazleek astebeteko epea izango dute saria jasotzeko, hala egiten ez badute, saria erreserbari entregatuko zaio. Honek ere beste astebeteko epea izango du saria jasotzeko.

Lehen Saria
Bigarren Saria
Herritarren Saria