udako opor

  • Haurrek zein nerabeek aisialdirako duten eskubidean oinarrituta, Udalak guztien parte hartzea bermatzeko diru-laguntzak eskainiko ditu.
  • Haurrentzako eskaintza ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean gauzatuko da; adin tarte desberdinei zuzendutako lau programen bidez.
  • Nerabeentzako aisia programa, 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa, Gaztelekutik antolatu da.
  • Astelehenean, ekainak 25, Udal Kirol Patronatuak antolatutako Kirol Kanpusa hasiko da, non 6 eta 13 urte bitarteko 251 haur eta gaztek hartuko duten parte eta uztailaren 2an Uda Kirol kanpaina hasiko da beste 71 partehartzailerekin.

 

Herriko haur eta nerabe guztien aisiarako aukera berdintasuna bermatzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak, azken urteetako udako oporraldirako haurrentzako eta nerabeentzako, kirol eta aisia eskaintzarik oparoenetarikoa aurkeztu du.

 

Ekimena honek, Ane Beitia, Elgoibarko alkateak adierazi duenez, “haur eta gazteen beharrak sustatzeaz gain, txikienek gozatzeko duten beharrei erantzuten die. Beste urte batez, Udalak euren garapen eta gozamenerako gunea eskaintzearen aldeko apustua egin du”. Halaber, gehitu nahi izan du, “orain artean zailtasun ekonomikoak zirela eta, parte hartu ezin izan duten haurrek izena eman dezaten, Udalak, diru-laguntza anitzak eskainiko ditu”.

Haurrentzako udako aisia

Hirugarren urtez, Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak haurrentzako udako aisia eskaintza bakarra eskainiko dute. Eskaintza ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean gauzatuko da; adin tarte desberdinei zuzendutako lau programen bidez eta txanda desberdinetan. Hauek dira programak:

  • APARIKETAN (HH2-HH4ko haurrei zuzenduta)
  • FIRIN FARAN (HH5-LH1ko haurrei zuzenduta)
  • ABIXADAN (LH2-LH3ko haurrei zuzenduta)
  • ALDENIK ALDEN (LH4-LH6ko haurrei zuzenduta)

Guztira 2-12 urte bitarteko 404 haurrek parte hartuko dute eta 44 hezitzaile izango dira lanean. Aurten, txikienen egitaraua motelagoa izango da eta behaketan zein parte-hartzaile bakoitzaren interesetan oinarritutako joko librean enfasi gehiago jarriko da.

Nerabeentzako udako aisia

Nerabeentzako aisia programa, Gaztelekutik antolatuko da. Aurten 13 eta 17 urte bitartekogazteentzako hainbat ekintza egingo dira. Ekintzak ez dira adinaren arabera bereiziko.Ekainaren 27an egingo den Arcachoneko Aqualandera irteera arrakastatsuaz gain, 13 eta 17 urtebitarteko 40 pertsona inguruk Tarragonara joateko aukera izango dute, non, beste batzuen artean, Port Aventura bisitatuko duten. Aipatutako egonaldi eta irteerez gain, eta udako ekintzez gain, Gaztelekuak zerbitzua gerturatzeko helburuarekin programa berri bat antolatu du 6. mailako ikasleentzat, horiek izango baitira, hainzuzen ere, etorkizuneko erabiltzaileak. Umeek Gaztelekuan antolatzen diren bazkariaz gozatzekoaukera izango dute, beste batzuen artean.

Kirol Kanpusa eta Uda Kirol kanpaina

Aipatzekoa da ere, astelehenean, ekainak 25, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatutako Kirol Kanpusa hasiko dela. Ekimenean, 6 eta 13 urte bitarteko 251 haur eta nerabek hartuko dute parte, astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 12:30etara, lau astez, uztailaren 20ra arte. Bertan, 13 monitore izango dira.

Kirol Kanpusaz gain, Udako Kirol kanpaina ere jarriko da martxan. Kasu honetan,51 haurrek hartuko dute parte igeriketa ikastaroan, 12 neskek Zumba-Krosfit ikastaroetan eta 8k Spinning Gaztean. Guztira, 322 partaide izango dira Udal Kirol Patronatuko udako eskaintzan.

Udalak diru-laguntzak eskainiko ditu aisialdi eskaintzan haur eta nerabe guztien parte hartzea bermatzeko

Elgoibarko Udalak, haurrek eta nerabeek aisiarako duten eskubidean oinarrituta, guztien parte hartzea bermatzeko diru-laguntzak eskainiko ditu.

Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren irizpideak eta Ludoteka zerbitzuan Udalak aplikatzendituen irizpideak izan dira kontutan.

Konkretuki, honakoak izan dira onurak, guraso bakarreko familia egoera gehitu delarik:

  • Familia ugariek eta guraso bakarrekoek % 30-eko deskontua izan dute.
  • Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabak parte hartzeagatik, honen kuotarengainean % 30-eko deskontua aplikatu da.
  • Gizarte izaerako laguntzen (DSBL, DBE, GLL) onuradunek % 70-eko deskontuaizan dute.

Haurrentzako udako aisiari dagokionez, guztira 90 familia izan dira onuradunak eta honek 4.000 euroko kostua suposatu dio Udalari. Nerabeentzako eskaintzaren kasuan, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 22ra arte egongo da irekita.

Bestalde, arrisku egoeran egon litezken haurrentzat, Gizarte Ongizateko, esku-hartzea duten haurrentzat hain zuzen ere, plazen % 5-a gorde da programa bakoitzean eta txanda bakoitzean.

Elgoibarko haur guztien parte hartzeko eskubidea bermatzeko helburuarekin, hezkuntza premiabereziak dituzten haurrentzako errefortzuzko hezitzaileen kontratazioa bultzatu da. Hala,Elgoibarko Udalak, haur hauei arreta emateko 13.000 euroko inbertsioa egin du hezitzaile espezializaturen kontratazioan.