Rock Gauaren kartela

Elgoibarko udal musika Bandak rocka protagonista izango duen ekitaldi musikal oso berezia antolatu du biharko, ekainak 8, ostirala. “Rock Gaua” lelopean, kontzertua 22:30etan hasiko da Maalako parkean.

EGITARAUA (PDF)

Gorka Mujika zuzendariaren batutapean, musikariek ohorezko gonbidatuak izango dituzte lagun. Gatibuko abeslaria den Alex Sarduik, Jon Gurrutxagak eta Jon Zabalak jarriko diote ahotsa ekitaldiari. Musika, aldiz, Silvia Hernández (teklatua),  Patxi Zabaleta (gitarra), Juan Carlos Martín (gitarra), Andoni Mujika (baxua) eta Rubén Irigoienek (bateria) osatutako rock taldeak jarriko du.

Elgoibartar, zein bisitariek, okasiorako sortutako egitarauaz gozatzeko aukera izango dute. Alde batetik, Gatibu taldearen obra historiko eta oso ezagunak entzun ahal izango dira, besteak beste,  “Zeu zeu”, “Ez nauzu epaitu”, “Bang bang txiki txiki bang bang” eta “Euritan dantzan”. Bestalde, ikus-entzuleek  “Rock classics”,  “Pink floyd medley”, “Feeling good”, “Metal”,  “Land of thousands” eta “Led zeppelin on tour” nazioarteko abestiekin disfrutatzeko aukera ere izango dute.