Robotika Dibertigarria II Feria 5

Ekainaren 3an 7 eta 13 urte arteko 64 ikasle bildu ziren Elgoibarko Udalak, udalerriko industria sektorea bultzatu eta eremu tekniko zein teknologikoetan goi-mailako kualifikaziodun profesionalen alde egiteko helburuarekin antolatutako Robotika Dibertigarriaren II. Ferian. Ildo horretan, sustapen ekonomiko eta enplegu sailak oso positiboki baloratu ditu ekimenaren emaitzak, batez ere, nesken parte hartzeari dagokionez. Izan ere, inoiz baino neska gehiagok hartu du parte ekimenean, lehenengo aldiz, mutilen kopurua gainditu dutelarik.

Feria bi tailerrez eta erakusketa batez osaturik egon zen, non urtean zehar Elgoibarko tailer teknologikoetan parte hartu duten 25 ikasleen lanak erakutsi ziren (ikasle horietatik 18 bertaratu ziren). Tailerrei dagokionez, gazteek programazioarekin eta robotikarekin, lotutako proiektuak burutu zituzten modu dibertigarrian eta jolas-giroan.

Elgoibarko Udalak gazteekin txikitatik lan egiteko jarduerak bultzatzen jarraitzen du horrela, baita udalerriko industria sektorea sustatzeko lan egiten ere, bizilagun askoren ongizate ekonomikoa eta soziala, hemengo enpresa eta pertsonek sortzen duten aberastasunean oinarritzen baita.
 
Robotika Dibertigarria II Feria 3
Robotika Dibertigarria II Feria 4