Lerun Txikiko urbanizazio lanak direla eta, trafikoan eraginak izango dira asteburu honetan biribilgunearen inguruan. N-634 errepidean obrak ari dira egiten (zanga bat ireki eta hodiak pasatzen) eta karril bat itxiko da, trafikoa semaforo bidez txandaka erregulatuz. Lan hauek larunbat goizean hasi eta asteburu osoan zehar luzatuko dira. Ondo bidean, igandean emango dira bukatutzat.