Saridunak I Idazlan lehiaketa

  • Guztira, 142 lan aurkeztu dira eta horietako 28 saritu dira.
  • Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasunasustatzea izan da.

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez antolatutako l. Idazlan lehiaketaren sariak banatu zituen atzo. Lehiaketara, guztira, 142 lan aurkeztu dira eta horietako 28 saritu dira. Epaimahaiak herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta lñigo Otañok. Eskertzekoa beraz, epaimahaiak egindako lana, baita eskoletako arduradunek egindakoa ere.

Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da, eta epaimahaiak esandakoaren arabera, maila ona erakutsi dute ikasleek. Goi mailan, berriz, bi ikaslek bakarrik parte hartu dute eta euren lanak ez dira sarituak izan, baina horietako batekepaimahaikoen aipamen berezia jaso du.

Ane Beitia alkateak sarrera egin ondoren, epaimahaikoen ordezkari lana egin zuen Jasone Osorori eman zion hitza. Jasonek azaldu zuenez, "Orokorrean oso maila ona egon da. Elgoibarko ikasleek idazle batek behar dituen ezaugarriak dituzte: irudimena eta idazteko maila txukuna. Eta horixe da,hain justu baloratu duguna: batzuetan irudimena, nahiz eta akatsak egon. Bestetan ondo idatzita egotea, ondo komunikatzea, kontakizunak hari bati eustea, istorio bat egotea".

Jasonek sarituen berri eman zuen. Sariak, berriz, Alkateak, Kultura zinegotziak eta Euskara eta Haur,nerabe eta azteen sustapeneko zinegotziak banatu zituzten.

Saritutako lanak, egileak eta sariak ondorengoak izan dira:

A taldekoak (10 saritu): diploma, 50 €ko bonua eta liburu bat opari

  • Izarrak: Duna Santos
  • Izar sorgintxoa: Olatz Iranzo
  • Etxe misteriotsu bat: Aitor Aranzabal
  • Ametsa: Maialen Azkonaga
  • Anbulantzia zoroa: Luken Arriola
  • Izurdeekin jolasean: Elur Esnaola
  • Juan Galdona eta Muinoa jaunari gutuna: Josu Armentia
  • Maskor erraldoia: Naroa Ansola
  • Hasan: Mikel Sastre
  • Astopotroak eta jostailu desagertuen misterioa: Mikel Rodriguez

B taldekoak (8 saritu): diploma. 60 €ko bonua eta liburu bat opari

  • Kontuz ibili Internetekin: Irati Gimeno
  • Lagunak mundu ezezagunean: Maren Aranburu
  • Enkidu: Danel Rodriguez
  • Martin eta izokinak: Miren Serrano
  • Amona baten bizitza: Elene Castrillejo
  • Bi mutil eta abentura bat: Iker Calvo
  • Abestea afizio eta ofizio: Sare Sainz
  • Hyruleko elezaharra: Jon Etxeberria

D taldekoak (4 saritu): diploma, 80 €ko bonua eta liburu bat opari

  • Aizpuru landetxea: Eider Ansola
  • Gordeko al dizkidazu nire sekretuak?: Marian Ahdadou
  • Mineral bitxi bat: Naroa Rodriguez
  • Freda: Malen Etura

E taldekoak (6 saritu): diploma, 100 €ko bonua eta liburu bat opari

  • Biziaren Lorea: Jurdana Alberdi
  • Bizitza guzti bat: Nerea Barrutia
  • Bizitza berri baten itxaroan: Naia Arocena
  • Ez betidanik, bai betirako: Iker Zubiaurre
  • Amets gaiztoa: Nahia Uranga
  • Denbora eta betikotasuna: Alain Rodriguez

F taldea: saririk ez (2 lan aurkeztu dira), aipamen berezia (liburu bat opari)

Aipamen berezia: lñigo Otaegi "Egina ezin barkatu"