Udako Ikastaroak Kartela

  • Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko die Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei.
  • UEUk antolatu dituen ikastaroetara joateko izena emateko epea ikastaroak hasi baino astebete lehenago bukatuko da.

Beste urte batez, Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, udan, eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei.

UEUk antolatu dituen ikastaroetara joateko izena emateko epea "ikastaroak hasi baino astebete lehenago" bukatuko da.

Ikastaroez gain, jardunaldiak ere antolatu ditu UEUk:

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren diru-laguntzari esker, Udalak matrikularen kostu osoa ordaintzeko laguntza emango die Elgoibarko ikasle, langabe, pentsiodun eta jubilatuei, eta matrikula erdia ordaintzeko laguntza, berriz, lanean diharduten herritarrei. Diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 31n bukatzen da, informazio gehiago Kultur Etxean (Euskara Sailean): 943744366 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta jardunaldiei buruzko informazioa lotura honetan: 46. Udako Ikastaroak