Nordic Walking
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak sedentarismoa ekiditeko herritarrentzat antolatzen dituen jardueren artean Nordic Walking-a aurkitzen da. Nordic Walking (Ipar Martxa), bastoien laguntzaz, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean gorputzaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Edonork praktika dezake. 
 
Hilabetero saio bat antolatzen du Patronatuak eta hurrengoa ekainaren 2an izango da. Mintxetan emango zaio hasiera 10:30etan eta bi orduko ibilbidea egingo da. Beharrezko bastoiak Udal Kirol Patronatuak lagatzen ditu. Prezioari dagokionez Patronatuko bazkideek 8 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 10 euro. Maiatzaren 28ra arte eman daiteke izena Olaizaga Kiroldegian edo Mintxetan.