Elgoibar Sasoian aurkepena
Elgoibar Sasoian aurkezpena
Elgoibar Sasoian aurkezpena

Elgoibarko Udalak eta Kirol Patronatuak herritarren artean sedentarismoa eta inaktibitatea ekiditea helburu duen eta Eusko Jaurlaritzako Mugiment ekimenaren barruan dagoen Elgoibar Sasoian Orientazio Zerbitzua jarri dute martxan.

Elgoibar Sasoian Orientazio Zerbitzua gaur aurkeztu da Elgoibarko Udaletxeko pleno aretoan. Ekitaldian Ane Beitia Elgoibarko alkateak, Gorka Garaizabal zinegotziak, Ramon Mujika Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko zuzendariak, Iñaki Iturrioz Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zerbitzuko arduradunak eta Iker Etxebarria Eusko Jaurlaritzako kirol zerbitzuko arduradunak hartu dute parte.

Elgoibar Sasoian doako zerbitzua da eta bizitza aktiboaren inguruko aholkuak jaso nahi dituzten edozein adineko elgoibartarrei zuzenduta dago. Saioak jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan (IVEF) lizentziatua den Javier Fernándezek zuzenduko ditu, aurkezpenean ere presente egon da Javier, eta Mintxetako bulegoan (astelehenak: 17:00-18:00 / 20:00-21:00 eta ostegunak: 10:30-12:30) eta Olaizaga kiroldegiko bulegoan (astearteak: 10:30-12:30) eskainiko dira. Teknikariak erabiltzailearen egoera zein den ezagutu eta aztertu ondoren, bizitza aktiboagoa izateko aholkuak emango dizkio. Elgoibarren eskaintzen diren baliabideak, kirol instalakuntzak eta kirol eskaintza ere azalduko dizkio erabiltzaileari, honek dituen helburuak betetzen lagunduko diolarik.

Elgoibar Sasoian parte hartu nahi dutenek, aurretiaz eman beharko dute izena Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidearen bitartez edota Mintxeta eta Olaizagako harreretan.