Elgoibarko etxebizitzak

  • Diru-laguntza lerro berri honi esker, elgoibartarrek beraien etxebizitzak eraberritzeko erraztasun gehiago izango dituzte, udalerriaren estetika hobetu eta ondasun arkitektonikoa babestuko da.
  • Alde zaharreko eraikinetako fatxadak, Deba ibaira ematen dutenak, eta Altzola eta Olasogain (Sigma) auzoetan kokatuta dauden etxebizitzetako fatxadak eraberritzeko diru-laguntzak handiagoak izango dira.
  • Eskaerak aurkezteko epea  apirilaren 25ean hasiko da eta 2018ko azaroaren 16an bukatuko da. Eskaerak jaso ahal artatuko dira.

Elgoibarko Udalak udalerriko fatxadak eraberritzeko diru-laguntza lerro berri bat estreinatu du. 75.000 euroko partidarekin, laguntza programa berri honi esker, alde batetik, elgoibartarrek beraien etxebizitzak eraberritzeko erraztasun gehiago izango dituzte eta bestetik, udalerriaren estetika hobetu eta ondasun arkitektonikoa babestuko da.

Ane Beitia alkatearen esanetan, Elgoibarren martxan jartzen den mota honetako lehenengo deialdia da. Udalak etxebizitza partikularren estetika hobetzen eta babesten lagundu nahi du. Hurrengo urteetan, subentzio eta diru-laguntza lerro hauekin jarraitzea da gure konpromisoa". Bestalde, Iosu Arraiz, udaleko Hirigintza zinegotziak adierazi duenez," Elgoibarko herri-paisaia sustatzen eta berriro indarrean jarriko duen programa berri batez ari gara. Gure udalerriaren irudia hobetzen lagunduko digu eta halaber, ondare arkitektonikoaren babesa bultzatuko dugu".

Batik bat, alde zaharreko fatxadak, Deba ibaira ematen duten fatxadak, eta Altzola eta Olasogain (Sigma) auzoetan kokatuta dauden eraikinetako fatxadak eraberritzeko obrak sustatzeko asmoa dago. Horrexegatik, hiru kasu horietan, gehienezko diru-laguntza gainerako bizitegietarako eraikinei dagokiena baino handiagoa izango da.

Hona hemen diruz lagunduko direnak:

  • 2017. edo 2018. urtean bukatuko diren obrak: obra bat bukatutzat hartuko da Obra Bukaerako Egiaztagiria jaulkitzen denean, eta egiaztagiri hau beharrezkoa ez baldin bada, azken faktura jaulkitzen denean
  • 2018ko azaroaren 15a baino lehenagoko obra baimena duten obrak.

Eraikinak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:

  • Bizitegi erabilera duen eraikina izatea.
  • Antolamendutik kanpo edo aurri egoeran ez egotea.
  • 25 urtetik gorako antzinatasuna izatea.
  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (ITE) izan beharko du, Udal honetan aurkeztutakoa, eraikinaren antzinatasuna kontuan izan gabe.

Era berean, obren baldintzak eta hauek exekutatzeko baldintzen inguruko informazio guztia dirulaguntzen emakida arautzen duten oinarrietan zehazten dira.

Azpimarratu beharra dago, diru-laguntza hauek beste erakunde batzuetatik jasotzen direnekin bateragarriak direla. Honez gain, gogorarazi EVEk (Energiaren Euskal Erakundeak) diruz laguntzen dituela hobekuntza energetikoarekin zerikusia duten fatxada eta teilatuetako obrak eta gainera, azkeneko hauek udal zergetan bonifikazioak dituzte.

Laguntzaren zenbatekoa

Orokorrean, diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitekeen gastuaren % 25 izango da. Emandako baimen bakoitzeko 3.000 euroko gehienezko muga izango da (hau da, eraikinaren fatxada guztientzat).

Salbuespen gisa, ondorengo kasuetan:

  • Elgoibarko alde zaharrean kokatuta dauden eraikinak (San Frantzisko kalea, Errosario kalea eta San Bartolome kalea).
  • Santa Ana kaleko zenbaki bikoitiak (ibai aldean fatxada duten eraikinak).
  • Pedro Mugurutza etorbideko zenbaki bikoitiak (ibai aldean fatxada duten eraikinak).
  • Altzola eta Sigma auzoetan kokatuta dauden eraikinak.

Lau kasu hauetan, diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagungarria den gastuaren % 40 izango da. Emandako baimen bakoitzeko 8.000 euroko gehienezko muga izango da.

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua

Eskaerak aurkezteko apirilaren 25ean hasiko da eta 2018ko azaroaren 16an bukatuko da. Eskaerak, bestalde, jaso ahala artatuko dira. Eskaerarekin batera dokumentazio guztia, behar bezala betetakoa, aurkeztu beharko da Udalaren Sarrera Erregistroan.

Eskaerak, Elgoibarko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ, Santa Ana kalea, 2-behea) aurrez-aurre edota elektronikoki aurkeztu ahalko dira, Udalaren webgunean dagoen hiritarren atariandagoen hiritarren atarian. Ekitaldi bakoitzeko udal aurrekontuan nahikoa den aurrekontuko kreditua ez baldin badago, arrazoi hori tarteko bazterturik gelditu diren eskatzaileak hurrengo deialdiko onuradun izan ahalko dira.