balkoi lorestu bat

  • Ekimenaren helburuetako bat, Elgoibarko ingurumenaren kalitatea eta itxura hobetzea, eta landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzea da.
  • Lehiaketako eskuorria (PDF)
  • Oinarriak (PDF)
  • Izen emateko orria (DOCX)

Elgoibarko Udalak udalerriko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa bat abiarazi du. Ekimenaren helburua da, herritarren partehartzearen bidez, Elgoibarko ingurumenaren kalitatea eta itxura hobetzea, eta landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzea, eta bide batez, herritarren artean, landareak zaintzeko ohitura zabaltzea.

Lehiaketan nahi duten elgoibartar guztiek parte hartu dezakete eta izena emateko, bi aukera eskaintzen dira:

  • Apirilaren 24tik maiatzaren 15era, HAZ bulegoan.
  • Apirilaren 26an, Kalebarren plazan izango den “FurgoBaratzan” (10:00-13:00).

Sariei dagokionez, balkoi edo leiho dotoreena sarituko da; horretarako, landare edo lore biziak erabiliko dira apaingarri gisa, eta epaimahaiak horiek kaletik ikusteko aukera izan beharko du. Parte-hartzaileek balkoi eta leihoak nahi bezala apaindu ahal izango dituzte, beti ere, ingurua errespetatuz (auzokideak, kalea…) eta segurtasuna bermatuz. 2 sari mota egongo dira:

  • Herrian: 150 euroko bi bono Txankakua elkarteko saltokietan gastatzeko.
  • Eskualdean: 200 euroko bonoa, irabazlearen herriko saltoki elkartuetan gastatzeko.

Epaimahaia Kimu Bat enpresako eta udaleko ordezkari batek osatuko dute, uztail inguruan, balkoietan eta leihoetan jarritako loreak eta landareak ikusi, eta lore apainketa ederrenak sarituko ditu. Baloratuko diren irizpideen artean daude, konposizioaren originaltasuna eta sormena, apainketaren kalitatea, harmonia, diseinua eta konplexutasuna.

Uztailean jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia, eta sari banaketa ere hilabete horretan egingo da. Parte-hartzaileei aurretik noiz eta non ospatuko den abisatuko zaie.