Buceo
Atletismoa

Haur eta gazteek udako oporretan kirola egitea gustoko badute Udal Kirol Patronatuak antolatzen dituen Kirol Kanpusean aurkitu dezakete aukerarik egokiena. Kirol kanpusean izena emateko epea maiatzaren 2tik ekainaren 1era irekita egongo da. Interesa dutenek Olaizaga kiroldegian eman dezakete izena.

Ekainaren 25etik uztailaren 20ra, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etatik 12:30era, kirol desberdinak (ur jolasak, atletismoa, BTT, orientazioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak, mendizaletasuna, buzeoa, patinajea, e.a.) egiteko aukera izango dute 2007 eta 2011 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrek. 2003-2006 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, Goi Mailako Kirol Udalekuetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute. Olaizaga eta IMH kiroldegiak, Mintxetako kirol instalazioak, Ikastolako Frontoia eta herriko beste hainbat gune erabiliko dituzte.

10 urte baino gehiago pasatu dira Udal Patronatuak lehenengo kanpusa antolatu zuenetik eta ordutik, eskaintzen den kirol-jardueren aniztasunari esker, Elgoibarko ume eta gazteentzako aukera paregabea bilakatu da.

Patronatuko bazkideek 100 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 110 euro. 

Mendizaletasuna
Piraguismoa