Elgoibarko etxebizitza batzuk

  • Elgoibarko Udalak, 50.000 euro bideratuko ditu diru-laguntzetan, herriko gazteei bere emantzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzen laguntzeko eta gazteen artean alokairuzko etxebizitza bat lortzea sustatzeko.
  • 18 eta 35 urte bitarteko gazteak sartu ahal izango dira programan.
  • Eskaerak maiatzaren 25era arte aukeztu ahal izango dira Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edota elektronikoki, udalaren web orrialdean dagoen hiritarren atarian
  • Informazio gehiago eta 2018ko deialdiaren dokumentazioa

Elgoibarko Udalak etxebizitza arloan konponbideak eskaintzen jarraitzen du. Aurten ere, Udalak gazteentzako diru-laguntzen programa bat jarri du martxan helburu bikoitzarekin. Alde batetik, gazteei bere emantzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzen laguntzeko eta bestetik, gazteen artean sustatzea alokairuzko etxebizitza bat lortzea Elgoibarren

Horretarako Udalak, deialdi honetako xede diren diru-laguntzetarako 50.000,00 euro bideratuko ditu. Aipatutako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web orrialdean iragarriko da, GAOn argitaratu eta hurrengo egunean sartuz indarrean.

Ane Beitia, Elgoibarko Alkatearen esanetan, “etxebizitza Elgoibarko gazteek independizatzerako orduan duten buruhausterik garrantzitsuenetakoa da. Horregatik, administrazioak subjektu aktiboak izan behar gara eta gazteen eskubideak bermatu eta alokairua sustatu behar dugu”. Iosu Arraiz, Hirigintza zinegotziak, aurtengo deialdia berritasun ugarirekin datorrela adierazi du. “Diru-laguntza programa honetan sartzeko adin-tartea zabaldu egin dugu 31 urtetik 35era. Honez gain, onuradunen gehienezko diru-sarreren zenbatekoa ere 25.000 eurotik 32.000ra igo dugu. Nobedade guzti hauek, onuraduden esparrua zabaltzea dute xede”.

Zenbatekoak eta onuradunek bete beharreko baldintzak

Deialdian ezarrita daude diru-laguntzak eskatzeko baldintzak eta haien zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren araberakoa izango dena. Etxebizitzarako laguntza hilean alokairuagatik ordaintzen den %50 izango da, komunitate eta etxebizitzako gehigarriak kenduta, hilean, gehienez ere, 250 € izanik.

Lehenengo baldintzei dagokionez, 18 eta 35 urte bitarteko gazte emantzipatuak izan behar dira, alokairuzko kontratu baten titularrak eta laguntza jasotzailea ezin izango da etxebizitza baten jabe izan. Diru-laguntzak irauten duen epealdian etxebizitzan erroldatu ahal izango dira, kontratuaren titularrak, euren ezkontide edo Erregistroan inskribatutako izatezko bikotea, eta euren kargura dauden adingabeak.

Beste baldintza batzuen artean, onuradunek ezin izango dituzte, urtean, 32.000,00 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerak izan eta Elgoibarko herrian egon beharko dira erroldatuta, gutxienez eta etenik gabe, 2 urteko antzinatasunarekin, edota udalerrian, etenik gabe, 5 urtez erroldatuta egon direla erroldatuta egiaztatu beharko dute.

Eskabideak aurkezteko epeak

2018. urteari dagozkion laguntzen deialdirako eskaerak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 25ean hasiko da eta 2018ko maiatzaren 25ean bukatuko da.

Eskaera egiteko, dagokion instantziarekin batera, oinarrietan eskatzen den dokumentazioa aurkeztuko da Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana kalea, 2). Eskaerak elektronikoki aurkezteko aukera ere badago, Udalaren webgunean dagoen hiritarren ataria erabiliz.

Interesa duten pertsonek, aipatutako oinarrietan, bete beharreko baldintza, balorazio irizpide eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio gehiago kontsultatu ahal izango dute.