gurasoformakuntza

  • “Guraso formakuntza 2018” proiektuaren barruan dagoen ekimenak sexu aniztasuna modu baikorrean lantzea eta seme-alaben sexualitatearen akonpainamenduan tresnak eskaintzea du helburu.
  • Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean inskripzio orria entregatuz edota formulario hau betez.

Elgoibarko gurasoei zuzendutako “Guraso formakuntza 2018” proiektuaren barruan, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko “Arreiturrekoak” Guraso Elkartearekin lankidetzan, apirilaren 17 eta 24rako: “Sexu aniztasuna eta genero identitatea” izeneko sesio berria antolatu du. Ekimenak sexu aniztasuna modu baikorrean lantzea eta seme-alaben sexualitatearen akonpainamenduan tresnak eskaintzea du helburu.

Ikastaroa Kultur Etxeko Hitzaldi gelan (bigarren solairua) egingo da eta bi egunetan (apirilak 17 eta 24), bi saio egingo dira, 15:00etatik 17:00etara gazteleraz eta 18:00etatik 20:00etara euskaraz. “Sexu aniztasuna eta genero identitatea” Desirak SL-k zuzenduko du.

Edukiak:

  • Zer ulertzen dugu sexualitateari buruz hitz egiten dugunean? Sexualitatea praktika genitalak baino haratago ulertzea, gorputzen, plazerren eta desiren bizipena baita.
  • Aniztasun eta aberastasun sexuala: feminitateak/maskulinitateak, desirak, sexu eta genero identitateak...
  • Telebista eta sare sozialen eragina: harreman ereduak.
  • Harreman afektiboak: komunikazioa, adostasuna eta errespetua.
  • Familien papera: Nola lagundu seme-alaben sexualitatean?

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean inskripzio orria (PDF) entregatuz edota honako formularioa betez.