idazlanen lehiaketaren diptikoen azala

  • Elgoibarko Udalak ikasleen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburuarekin jarri du abian 'Elgoibarko I. Idazlan lehiaketa'.
  • Elgoibarko ikastetxeetan ikasten dabiltzan 8-18 urte bitarteko ikasleentzat edota, Elgoibarren erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoentzako lehiaketa da.
  • Ikastetxean edo Udalaren Kultura sailean (Kultur Etxean) aurkeztu beharko dira lanak 2018ko maiatzaren 4a baino lehen.
  • Gaia librea izango da baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu ga-bea eta argitaratu gabea izan beharko da.
  • Sari moduan, 50 € eta 120 € bitarteko 28 bono banatuko dira herriko dende-tan gastatu ahal izateko.
  • Lehiaketaren oinarriak (PDF)

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, 8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako 'Elgoibarko I. Idazlan lehiaketa' antolatu du, ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburuarekin.

Ondorengo taldeetan sailkatuko dira parte-hartzaileak:

  1. taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak
  2. taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak
  3. taldea: DBHko 1. eta 2. mailakoak
  4. taldea: DBHko 3. eta 4. mailakoak
  5. taldea: Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa

Gaia librea izango da baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea izan beharko da. Lanak A4 neurrian, orriaren alde batetik idatzita eta ordenagailuz aurkeztu beharko dira, LH3 eta LH4 mailetan salbu, hauen kasuan idazlanak eskuz idatzita bakarrik onartuko dira.

Parte-hartzaileek Ikastetxeetako ikasgeletan aurkeztu behar dituzte idazlanak eta Ikastetxe bakoitzak, lehen hautaketa egin ondoren, lanak Udalean aurkeztuko ditu. Lanen paperezko 2 kopia Ikastetxean edo Udalaren Kultura sailean (Kultur Etxean) aurkeztu behar dira 2018ko maiatzaren 4a baino lehen.

Elgoibartik kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleek, berriz, zuzenean entregatu beharko dituzte lanak Udalaren Kultura Sailean (Kultur Etxean) goizeko ordutegian, 9:00etatik 14:00etara.