Iñaki Konde, Ane Beitia eta Maialen Gurrutxaga
Ane Beitiak, Elgoibarko alkatea, Iñaki Konde, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteko presidentea, Maialen Gurrutxaga, Euskara eta Gazteria arloetako zinegotzi arduraduna, eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko Gazteria eta Euskara sailetako teknikariak

 

 

Ane Beitiak, Elgoibarko alkateak eta Iñaki Kondek, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteko presidenteak, bi erakundeen arteko 2018ko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, martxoak 19, astelehena, Udaletxean. Eurekin batera, Maialen Gurrutxaga, Euskara eta Gazteria arloetako zinegotzi arduraduna, eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko Gazteria eta Euskara sailetako teknikariak ere izan dira.

Ane Beitiak, Elgoibarko alkateak adierazi duenez, "Udalak 197.000 euroko diru-laguntza emango dio aurten Elgoibarko Izarra elkateari, betiere, 2018an zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzeko".

Aurreko urteotan bezala, diru-laguntza hori bi udal sailetatik bideratuko da. Horrela, Udalaren Euskara sailetik 124.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak eta Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailetik, berriz, 73.000 euro. 

Hitzarmena sinatu ondoren, euskara elkarteak eskerrak eman dizkio Udalari. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ordez, "ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi baditugu".