irudiberria1

  • Marka berria, modernoagoa, hurbilagoa eta xumeagoa da eta udal ekimen, zerbitzu eta eraikinak hobeto identifikatzeko balio izango du.
  • 1948ko jatorrizko armarriko elementuetan oinarritua, identitate berria, azkenengo mendeetan erabilitako Elgoibarko armarri heraldikoaren adierazpen sinplifikatua da.
  • Udalaren irudi korporatiboaren berritzea 2015-2019 Legealdi Planaren barruan kokatzen da, non administrazio hurbil, garden eta modernoago baten aldeko apustua egiten den.
  • Erakunde-nortasun Bisualaren eskuliburua (PDF)

irudiberri Elgoibarko Udalak irudi korporatibo berria estreinatzen du. Udalaren marka berria, modernoagoa, hurbilagoa eta xumeagoagoa da, eta udal erakundearekin lotutako ekimen, zerbitzu, eraikin eta seinaletika identifikatzeko balio izango du.

Ane Beitia, Elgoibarko alkatearen esanetan “gaur egun kontzeptu eta baloreak identifikatzerakoan erakunde baten irudiak duen garrantziaz kontziente izanik, beharrezkotzat jo dugu Udalaren marka berritzea elgoibartarrek erakundearekiko identifikazio maila handiagoa izateko xedearekin. Irudi modernoago, hurbilago, xumeago, eguneratuago bat, baina gure nortasunaren esentzia 
mantenduz”.

Elgoibarko Udalaren marka korporatibo baten beharrizana herritarrek erakundearekin lotutako zerbitzu, ekimen eta baita proiektuekiko duten ezjakintasunak eragin du. Berauek era egokian identifikatzeko eta nabarmentzeko beharrizan bat zegoen.

Horregatik, udalaren sail desberdinetako identitate marka sorta ahul eta zabal hori neutralizatzeko irudi korporatibo bat eraiki da. “Diseinu xumea, zuzena eta gogoratzeko erraza bilatu da; konfiantza sorrarazten duen marka”, baieztatzen dute Gobernu taldetik.

Udalaren irudi korporatiboaren berritzea administrazio hurbil, garden eta modernoago baten aldeko apustua egiten duen 2015-2019 Legealdi Planaren barruan kokatzen da. Udal administrazioa bera eta herritarrekiko harremanak hobetzera bideratutako ekimena da.

Irudi berriaren sortzea, komunikazio euskarri desberdinetan identitate berriaren erabilera egokia zaintzea eta udal irudiaren proiekzio bakar, koherente eta argia bermatzeko helburua duen 
eskuliburu batekin dator.

Marka berria, modu mailakatuan ezarriko da udaleko sail guztietan, bai euskarri fisikoetan eta baita digitaletan ere.

Jatorrietara itzultzen den marka bat

Irudi berria jatorrizko armarriaren xumetasunera itzultzen da, laguntzen eta edertzen dituzten apaingarriak alde batera utziz. Irudi berria, 1948ko jatorrizko ezkutuko elementuetan oinarritua, azken mendeetan erabilitako Elgoibarko armarri heraldikoaren adierazpen sinplifikatua da.

Paradoxikoki, hasieretara itzuli da. Egungo komunikazio arloko beharrizanen araberako egokitzapenean eta egungo egoerari egokitutako lengoaia bisual baten bidez Udal Erakundearen nortasunaren transmisioan pentsatuz diseinatu da, bertsio monokromatiko bat eginez.

Horretarako, zenbait atrebentzia hartu dira ikuspegi heraldikotik oso ortodoxoak ez diren arren, ikuspegi praktikotik badirenak egungo euskarri grafiko-komunikatiboetan aplikatu ahal izateko. 

“Atrebentzia” horiek gazteluko aurpegietariko bi kentzean oinarritu dira, aurrez aurre aurkeztuz eta begien bistan fatxada bakar batekin. Halaber, praktikotasunean pentsatuz, leiho kopurua bitara murriztu da, almenadun hiru dorreei dagozkienak errespetatuz.

Dena den, eta banderan eta udal estandarteetan erakusten den armarri ofiziala errespetatu nahian, berau, hots, armarria bertsio barrokoan, gaur arte komunikazio elementu guztietan erabili izan dena, Alkatetzarekin zuzenean eta esklusiboki lotutako protokolo eta harreman publikoen jardunetan erabiliko da.