Kartela M8
Hurrengo ostegunean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, eta Emakumeen Kontseiluarekin elkarlanean, “Martxa morea” eta kontzentrazio bat antolatu du.

Alde batetik, martxa,  19:30etan hasiko da Kalegoen Plazan eta  Errosario, San Frantzisko, Maala, Bernardo Ezenarro eta San Bartolomé auzoetatik igaroko da berriro ere Kalegoen plazara heldu arte. Oinez, korrika, patinetan... bakoitzak bere erara egin dezake martxa. Beste alde batetik, ibilbidearen ostean, 20:00ak aldera, kontzentrazioa egingo da Kalegoen plazan bertan, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna aldarrikatzeko asmotan.