Moru

  • Elgoibarko Udalak gailurreko pinu talatze lanak jarri ditu martxan eta hemendik gutxira garbiketa lanak hasiko dira.
  • 2017an egin ziren hiru zundaketen emaitzak onak izan ziren, informazio interesgarria eskaini eta aurretiazko hipotesiak berresten baitituzte.
  • Elgoibarko Udalak teknologia berrien bitartez paisaiaren ondare historiko eta arkeologikoa sustatu eta ezagutaraziko ditu.

Moru mendiko gailurreko aztarnategi arkeologikoaren eta bere mendi-hegalean dagoen Burdin Aroko herrixkaren aztarnak balorean jartzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak gailurreko pinu talatze lanak jarri ditu martxan eta hemendik gutxira, garbiketa lamekin hastea aurreikusten da.

Aztarnategiaren zein bere ingurunearen ikuspuntu zabalagoa lortzeko ezinbestekoa jarduera da. Lehenengo zonalde honek dauka, gainera, balore arkeologiko handiena, bertan garai aldaketaren aztarnak aurkitu daitezkeen burdin aroko herrixka baitago.

Lanak, ahalik eta kontu handienarekin egingo dira, zonaldean aurkitu diren kastroaren aztarnak kaltetu ez daitezen.

Lehenengo fase hau bukatuta, uda baino lehen, bigarren fase bati ekingo zaio. Okasio honetan, gainontzeko lursaileko pinuak bota eta hondakinak garbituko dira. Hauek burututa, zulaketa berriak egingo dira eta herrixka izan zena berreskuratzeko lanei ekingo zaie, gunea kultura eta paisaia-intereseko enklabe bihurtuz.

Horretarako, Elgoibarko Udalak, Moruko lursail honetako zulaketa lanak egiteko proiektua Eusko Jaurlaritzak antolatutako Auzolandegiak 2018 programara aurkeztu du. Gauzak horrela, estatuko hainbat lekutatik etorritako 18 eta 26 urte bitarteko gazte talde batek uztaileko hamabostaldi batean zehar lehenengo zonaldean lan egingo du. Beti, arkeologo profesionalen gainbegiratzepean, parte hartzaileek indusketa lanak egingo dituzte, Moruko Burdin Aroko defentsa gunea zein gailurra iparraldetik hegoaldera gurutzatzen duen lubakiaren ibilbidea mugatzeko helburuarekin.

Aurretiazko jarduerak

1995an C. Olaetxeak eta 2000 eta 2003 artean J.A. Lecandak egindako aurretiazko jarduera arkeologikoei esker zeramika zati ugari berreskuratu ziren, Burdin Aro beraren barruan bi denboraldi desberdin identifikatuz.

Aurkitutako aztarnen topografia bat egin ondoren eta ikerketaren mugatze-gunea definitzeko helburuarekin, 2017an, hiru zundaketa egin ziren. Emaitzak onak izan dira oso, informazio interesgarria eskaintzen baitituzte eta aurretiazko hipotesiak berrestea posible egin baitute. Hots, alde batetik, berreskuratutako material arkeologikoak inguruan harresitutako aztarnategi guztietako denboraldi protohistorikoarekin bat egiten du eta bestalde, aztarna estrukturalek aztarnategiaren morfologiaren inguruko informazioa eskaintzen ditu horma egitura bi garai eta formatu desberdinetan dokumentatu ahal izan baita.

Ondarearen balioespena teknologia berrien bidez

Lortutako ondorioak kontuan hartuta, ezinbestekoa da udalerriak duen ondare aberastasunari merezi duen balioa ematea. Zentzu horretan, beraz, dalak, Elgoibarko paisaien ondare historiko eta arkeologikoa sustatze eta jakinaraztearen aldeko apustua egin du. Teknologia berrien bidez, hortaz, udal elgoibartarrak, informazio zabalkuntza sistema bat martxan jartzea aurreikusten du. Guztira, bost informazio puntu ezarriko dira: informazio panel bat sarrera nagusian, non Moruko bizimodua orain dela 2.500 urte nolakoa zen azalduko den, aztarnategia erakusten duen 3D animazio bat eta QR kodigoen bitartez funtzionatzen duten hiru ikusentzunezko. Bideo hauek, honakoak erakutsiko dituzte besteak beste: lan metodo eta teknikak, berreskuratutako material arkeologikoak, frontea eta lubakia bera, baita hauetan aurkitutako materialak ere.