• Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko die Elgoibarko ikasleei,  langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei.

ON-LINE:

IKASGELAN:

Udaleko Euskara Sailak adierazi duenaren arabera, UEUk antolatu dituen ikastaroetara joateko izena emateko epea “ikastaroak hasi baino astebete lehenago” bukatuko da. Ikastaroak Udako Euskal Unibertsitatearen atarian daude ikusgai. UEUk aurtengo udaberrirako antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek, 946790546 telefono zenbakira dei egin edo mezu bat bidal dezakete Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren diru-laguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko diela Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei.

Informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute. (Kalebarren plaza 3, 1. ezk. 20870 Elgoibar, 943 74 43 66, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).