Leruntxiki proiektuaren planoa

  • Urbanizazioaren lehenengo fasea maiatzerako amaitzea aurreikusten da eta industrialdea irailerako. 

Otsailaren erdialdean hasiko dira Leruntxiki eta Lerunerako sarrera ahalbidetuko duen eta N-634an eraikiko den biribilguneko obrak. Ondoren, oinezkoen lurpeko pasabideko obrei ekingo zaie, hala, pare bat hilabetez, errepide nazionaleko trafikoaren zati bat, Leruneko industrialdetik desbideratuko da, aipatutako obrak exekutatzen diren bitartean.

Urbanizazio obrek, 2.657.540 euroko (BEZa kanpo) kostua dute eta abenduan hasi ziren. Gaur egun, urbanizazioaren lehenengo faseko instalazio, horniketa... lanak martxan dira (1 eta 2 lurzatietakoak).

Material-bilketa 2017ko apirilaren amaieran hasi zen, lurzatien tamainaren aldaketa txiki bat eta egungo ormaren altuera hobetu (10 bat metro) eta ibai ondoan 4.000 metro karratu inguruko eremu berde bat sortzen zuen ibai alderanzko atzeraemangune handiago bat jasotzen zituen plan partzialaren aldaketa puntuala baino lehenago. 

Plan partziala 2017ko urriaren amaieran onartu zen eta 2018ko urtarrilaren 15ean, Tokiko Gobernu Batzarrak egindako bilkuran, Leruntxiki-Morterika eremuko urbanizazio proiektuaren aldaketa lehendabizikoz onartu zuen eta jendeaurrean jarri zuen hogei lanegunez. Eragin horietara, jendaurreran jarrita dago proiektua, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. jendaurreko epea datorren otsailaren 21ean bukatuko da. Urbanizazio proiektu honetan plan partzialean egin diren aldaketak jasotzen dira aurrekoaren baldintza berdinak mantenduz.

Urbanizazioaren lehenengo fasea maiatzerako prest egotea aurreikusten da eta industrialdea irailerako amaituta egongo dela uste da. Obrak egikaritzeko epea 10 hilabetekoa da eta aurreikusitako epeak betetzen ari dira, ustekaberik gabe.