Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak aurretiazko kontsulta publiko bat jarriko du martxan Elgoibarko erabilera anitzeko etxebizitzaren araudia aldatzearen inguruko iritziak eta iradokizunak jasotzeko helburuarekin.

Ildo horretan, Deba Kosta azpieskualdean gertatzen diren larrialdi egoeretan, aldi baterako harrera egiteko erabili nahi den etxebizitza honen inguruan euren ekarpenak egin nahi dituzten herritar, erakunde eta elkarteek, otsailaren 1etik 15ra egin ahal izango dute honako partaidetza bideren bat erabilita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edota Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) kokatuta dagoen Elgoibarko Udalaren Erregistro Orokorrean: Kalebarren plaza 3.

Informazio gehiago