2018 gurasoformakuntza

  • Tertulia Kultur Etxeko Hitzaldi gelan egingo da, 18:00etan eta Mikel Etxaniz Etxeberriak, Elgoibarko Udaleko Gazteria teknikariak zuzenduko du.
  • “Gazteen lokalak Elgoibarren” Hitzaldiaren helburua, gerturatzen diren gurasoekin, gazte lokaletan gauzatzen den parte-hartzearen inguruan hausnartzea da.

Elgoibarreko gurasoei zuzendutako “Guraso formakuntza 2018” proiektuaren barruan, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko “Arreiturrekoak” Guraso Elkartearekin lankidetzan, ostegun honetarako, otsailak 1, tertulia berri bat antolatu du. Ekintza Kultur Etxeko Hitzaldi gelan (bigarren solairua) egingo da eta 18:00etan hasiko da. Tertulia, Mikel Etxaniz Etxeberriak, Elgoibarko Udaleko Gazteria teknikariak zuzenduko du.

“Gazteen lokalak Elgoibarren” Hitzaldiaren helburua, gerturatzen diren gurasoekin, gazte lokaletan gauzatzen den parte-hartzearen inguruan hausnartzea da. Gure gizartean espazio hori gazteentzat gune garrantzitsu bihurtzen ari da, haien berdinekoekin modu intimoago batean elkartzeko leku bilakatuz. Komunitateak espazio horren inguruan begirada negatiboa izateko joera dauka, gazteak lokalen barnean egiten dituzten ekintzen inguruan mesfidantza eta ardura erakutsiz. Fenomeno horren inguruan ikerketa gutxi gauzatu dira eta, hori dela eta, sozializazio espazio horren inguruko informazio askorik ez dago; horien errealitatea zein den ezagutzeko aukera gutxi egonez. Testuinguru horren aurrean, beharrezkoa dirudi, errealitatea nolakoa den aztertzea, baina horretarako ezinbestekoa izango da espazio horiek nolakoak diren jakitea, gazteak egiten dituzten jarduerak ezagutzea, ekintza sozio-hezitzaile gisa espazio horiek ematen dituzten aukeren berri izatea, etab. beti ere, ikuspegi guztien ahotsak jasoz.

Herritar guztiekin elkarbizitza egokia bermatzeko Ordenantza. 

Udalak garbi izan du beti ordenantza baten beharra dagoela, gazteek lokalak  erabiltzeko aukera izan dezaten eta bizilagunekin eta orokorrean herritar guztiekin  elkarbizitza egokia bermatzeko. Ordenantzaren helburua bikoitza da: alde batetik, lokalek beharrezkoak diren gutxieneko segurtasun eta garbitasun baldintzak bete ditzatela bermatzea; eta bestetik, lokalek duten jardunaren bilakaera eta bizilagunek
jarduera horren ondorioz, eragozpenik ez izateko duten eskubidea uztartzea.Ordenantzak bizikidetza protokolo bat ezartzen du, erabiltzaileek arau-hauste gisa jasota dauden jarduerak egiten dituztenean, abian jarriko dena.

“Guraso formakuntza 2018” ekimenaren hitzorduak

Elgoibarko gurasoentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak lantzea eta kezkak, buruhausteak eta zalantzak partekatzea helburu duen “Guraso formakuntza” programaren barruan, beste 5 ekintza gehiago antolatu dira:

Otsailak 27
Tertulia “Familia eredu berriak”
18:00. Hitzaldi Gela (elebidun)
Agipase Elkartea

Apirilak 17 eta 24
Ikastaroa “Sexu aniztasuna eta genero identitatea”
15:30 erdaraz / 18:00 euskaraz. Hitzaldi Gela
Desirak SL

Maiatzak 9
Tailerra. “Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB)”
18:00. Hitzaldi Gela (elebidun)
Pediatria Zerbitzua

Urriak 19
Ikastaroa. “Nola ikasi ikasten?”
18:00. Hitzaldi Gela (elebidun)
Idoia Apaolaza

Azaroak 11
Ikastaroa. “Atxikimendua”
18:00. Hitzaldi Gela (elebidun)
Idoia Apaolaza