Alberto Ruiz de Alegría

  • “Familiaren bilakaera eta heziketa gakoak babeserako faktoreak garatzeko” du izena eta IZAN Fundazioan 30 urte baino gehiago lanean daraman Alberto Ruiz de Alegría psikologoak zuzenduko du.
  • Seme-alaben heziketan eta zaintzan gurasoentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak lantzea helburu duen saio hau, ostegunean, urtarrilak 25 (18:00-20:00), egingo da, Kultur Etxeko Hitzaldi gelan (bigarren solairua). Hitzaldia erdaraz egingo da eta okasio honetan ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko “Arreiturrekoak” Guraso Elkartearekin lankidetzan, Elgoibarko gurasoei zuzendutako ikastaroak martxan jarriko ditu berriro ere, eta ostegun honetarako, urtarrilak 25, urteko lehenengo saioa antolatu du.

Ikastaroak “Familiaren bilakaera eta heziketa gakoak babeserako faktoreak garatzeko” du izena eta IZAN Fundazioan 30 urte baino gehiago lanean daraman Alberto Ruiz de Alegría psikologoak zuzenduko du. Egun, Alberto Ruiz de Alegría arrisku egoeran edo babesik gabe dauden nerabeak laguntzeko Izan Norbera programaren zuzendari teknikoa da. Programak Gabon hauetan Donostiako “Hiritar Merezimenduaren Domina” jaso izan du.

Seme-alaben heziketan eta zaintzan gurasoentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak lantzea helburu duen saio hau, ostegunean, urtarrilak 25 (18:00- 20:00), egingo da, Kultur Etxeko Hitzaldi gelan (bigarren solairua). Hitzaldia erdaraz egingo da eta okasio honetan ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Beste batzuen artean, honako gaiei buruz hitz egingo da:

  • Gure seme-alabak hezi behar ditugun familia-ereduarekin alderatuta, gure gurasoek hezi zituzteneko familia-ereduari buruzko hasierako oharrak.
  • Seme-alabak nerabezarora iristen direnean familian gertatzen diren aldaketak.
  • Familia-bizitzari nortasuna ematen dioten ezaugarriak.
  • Heziketarekin bete behar diren hiru funtzio.

IZAN Fundazioa

Gipuzkoan heroinaren kontsumoa izugarria zela ikusita, eta heroina-kontsumitzaileei arreta emateko baliabide espezializaturik ez zegoela ikusita, 1983an Donostiako Elizbarrutiak gazte toxikomanoei eta euren familiei laguntzeko zerbait egin behar zela ohartarazi zuen. Erromako Ce.I.S. erakundearekin (Italiako Elkartasun Zentroa) eta “Progetto Uomo-ko” sustatzaileekin harremanetan jarri ondoren, IZAN Fundazioa sortu zen, Gipuzkoan Gizakia Helburu, Drogazaleak Errehabilitatzeko Programa sustatzeko helburuarekin. Bere xedea lortzeko jardunean, IZAN Fundazioak Programa hauek garatzen ditu: GIZAKIA HELBURU (Drogen kontsumoak eragindako arazoen tratmendurako programa) eta NORBERA (Arrisku egoeran edo babesik gabe dauden nerabeak laguntzeko programa)

NORBERA programa

Norbera arrisku edo babesik gabeko 13 eta 17 urte artean dauden nerabeen arreta eta orientazio programa da. Nerabezaroa bereziki modu gatazkatsuan bizi duten gazteekin lan egiten da. Arreta eman eta prebenitzen diren egoeren artean: eskola arazoak, droga kontsumoa, gatazka pertsonal eta familiarrak, indarkeriazko nahiz delituzko jokabideak, hala nola arazo psikologiko edota psikiatrikoak, joera depresiboak, jokaera
autolesiboak, erreferentziazko ideiak etab. daude.

Seme/alaba nerabeekin erlazio gatazkatsuak dituzten gurasoei arreta ematen zaie. Beraien ardurak eta beldurrak aztertzeko, gatazkaren aurrean ituzten jarrerak berrikusteko, aurre egiteko estrategia berriak bilatzeko esparru bat eskaintzen zaie.

Norbera programaren ekintzak zuzenean eskaintzen zaizkie hainbat erakunde eta kolektibori: ikastetxe, gizarte-langile, gurasoen elkarte, kaleko hezitzaile, gazteekin zuzenean lan egiten duten beste zenbait kolektibo eta abarri, eta haiei guztiei erantzuten zaie.