Edukiontzi grisa

Datozen egunetan, Debabarrenako Mankomunitateak abiarazi duen kanpainaren barruan, Elgoibarko hondakinen bilketa sistema aldatuko da. Sistema berri honetan, orain arteko edukiontzi berdeak kendu (hondakinak nahasian botatzen ziren edukiontzia kendu) eta txartelarekin irekitzen diren edukiontzi grisak jarriko dira herriko kaleetan. Honela, hemendik aurrera, organikoaren edukiontzi marroia bezala, grisa irekitzeko ere txartela beharko da. Ekimen honekin, hondakinen bilketa selektiboa handiagotu nahi da, Europak behartzen dituen helburuak betetzeko. Dagoeneko organikorako txartela daukatenek, txartel berdina erabiliko ahal izango dute hemendik aurrera errefusaren edukiontzi grisa irekitzeko.

Sistemaren nondik norakoak ezagutzeko helburuarekin, bi hitzaldi antolatu dira urtarrilaren 29an, Kultur Etxean, hitzaldi gelan. Bata zehazki merkatariei zuzendua izango da eta bestea, irekia, herritar orori:

  • Merkatarientzako saioa: arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
  • Herritarrentzako saio irekia: arratsaldeko 18:00etatik aurrera