zinetxiki

“Zinetxiki Zinemaldia”, Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldia, Elgoibarrera iritsiko da asteburu honetan. Zinemaldiaren sekzio ofizialean parte hartu duten laburmetrai esanguratsuenak Elgoibarko Herriko Antzokian ikus ahal izango dira urtarrilean zehar.

Guztira bi laburmetrai saio eskainiko dira, bata urtarrilaren 14an, 16:30an, lau urtetik gorako haurrentzat, eta bestea, urtarrilaren 28an, 16:30ean 6 urtetik gorako haurrentzat. Sarrerak eskuratzeko, ohiko bideak eta prezioak mantenduko dira, bestelako zine emanaldietan bezala: haurrak 3,5 euro eta nagusiak 5 euro.

Bi hitzorduek zinema saio ahaztezin batez gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen dute, saio dibertigarriak, desberdinak, samurrak eta balioak transmititzen dituztenak. Modu ludikoan eta didaktikoan aurkeztutako istorio bilduma, ikusle txikienei zuzendua. Zinemaldiaren inguruko informazio gehiagorako: www.zinetxiki.net