Urtarrilaren 21ean (12:30ean eta 16:30ean) Elgoibarko Herriko Antzokian, GO!AZEN 4.0 ikuskizun berria taularatuko da, bi saio eskaintzeko. Umorez beteriko antzerki obra musikala izango da. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko duen ikuskizuna.

Sarrerak abenduaren 23an jarriko dira salgai, arratsaldeko 19:15etik aurrera Herriko Antzokiko leihatilan eta www.kutxabank.eus web orrialdean. Haurrak 3,5 euro eta nagusiak 5 euro.