Urazandiko panel berria

 

Elgoibarko Udalak bederatzi informazio panel jarri ditu udalerriko gune desberdinetan herritarrek udal ekintza desberdinak eta interesekoak diren beste informazioak kontsulatu ahal izateko. 

Panelak honako guneetan jarri dira: Urazandi kalea, San Roke kalea, Eulogio Estarta kalea, Pedro Mugurutza etorbidea, San Antolin kalea, Gabriel Kurutzelaegi kalea, Santa Klara/Jausoro plaza, Trenbide kalea eta Basarte-Erretsundi kalea. Guztira 9 panel elgoibartarrek eta udalerriko elkarteek erabil ditzaten beren kartel eta iragarkiak era ordenatuan jartzeko, Udalak herritarrak informatzeko egingo duen moduan. Ekimen honen bidez Udalak helburu bikoitza du:  batetik, herritarrei adierazpen librerako eta kartelak jartzeko gune egokiak eskaini eta bermatzea; eta bestetik, herria eta herriko kaleak garbi eta kartel eta iragarkirik gabe mantentzea.

Informazio panel berrien kokapena (PDF)