• Lehiaketa Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta lanak 2018ko urtarrilaren 5a baino lehen entregatu beharko dira Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailan.
  • Gaia “Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren 75. urteurrena” izan beharko da.
  • Maila bakoitzean bi sari banatuko dira, herriko kirol dendetan erabiltzeko erosketa txartelak, hain zuzen ere. Sari banaketa 2018ko urtarrilaren 13an izango da, 13:00etan, Udaletxe azpian, goizean ospatuko den Eskola Kiroleko Atletismo Festa bukatu ondoren.

Elgoibarko Udalak, Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailaren bitartez, eta Mintxeta Atletismo Taldeak Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako “LXXV. Juan Muguerza Krosa 2018” III. Marrazki Lehiaketa antolatu dute.

Lanak 2018ko urtarrilaren 5a baino lehen entregatu beharko dira Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailan eta gaia “Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren 75. urteurrena” izan beharko da. Marrazkiak 220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira (paperean edo kartulinan) eta teknika librea izango da, hots, kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea etab. erabili ahal izango dira. Partaide bakoitzak, gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du. Aurkeztutako lanen aukeraketan adina eta ikasketa maila izango dira kontuan:
1- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak.
2- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak.
3- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak.

Epaimahaia Mintxeta Atletismo taldeko kide batek, Udaleko Haurren eta Gazteen Sustapeneko Teknikariak eta Ludotekako Koordinatzaileak osatuko dute.

Maila bakoitzean bi sari banatuko dira, herriko kirol dendetan erabiltzeko erosketa txartelak, hain zuzen ere. Sari banaketa 2018ko urtarrilaren 13an izango da, 13:00etan, Udaletxe azpian, goizean, 10:30etatik 13:00era ospatuko den Eskola Kiroleko Atletismo Festa bukatu ondoren. 2018ko Juan Muguerza Kroseko korrikalarien aurkezpena arratsaldean izango da, 19:30etan, udaletxeko pleno aretoan.

Saritutako marrazkiak Olaizaga Kiroldegian egongo dira ikusgai, urtarrilaren 29tik otsailaren 25era bitartean.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 74 10 50