borobileankartela

  • Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “BOROBILEAN” ikuskizuna, urtarrilaren 2an izango da Elgoibarren eta bi saio eskainiko dira (16:30ean eta 18:30ean).
  • SINOPSIA (PDF)

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Borobilean” ikuskizunak, Elgoibarko Herriko Antzokia bisitatuko du datorren urtarrilaren 2an eta bi saio eskainiko dira, bata 16:30ean eta bestea 18:30ean. Sarrerei dagokionez, abenduaren 16an jarriko dira salgai eta erosteko bi aukera eskainiko dira, egun eta ordu berean zabalduko direnak:

  • Kutxabanken web orritik, online erosteko aukera (19:15etatik aurrera)
  • Herriko Antzokiko leihatilan (abenduak 16 larunbata, 19:15-21:15)

Gogorarazi beharra dago, abenduaren 16tik aurrera, leihatilan erosteko aukera ere eskainiko dela, zine emanaldiko egunetan, ordu erdi arinago, betiere, online bidezko sarrerak agortu ez baldin badira behintzat.

Prezioa, helduentzat eta haurrentzat ezberdina izango da. Kuota arrunta: 6€ haurrak / 8€ helduak. Bestalde, Gazte Txartela dutenek eta Ludotekako bazkideek prezio berezia izango dute: 4€ haurrak / 6€ helduak. Prezio murriztua duten pertsonek baldintzak betetzen dituztela ziurtatu beharko dute. Gazte Txartelaren kasuan, bertan aurkeztu beharko da egunean bertan, eta Ludotekako bazkideen kasuan, antolakuntzak izango duen zerrendan haurraren izen-abizenak azaldu beharko dira. Baldintzak betetzen dituztela ziurtatu ezean, eta Herriko Antzokira sartzeko interesa izanez gero, 5€ko penalizazio bat ordaindu beharko da leihatilan.