Pasa den urteko irabazlea, Michael Oratovsky errusiarra partida batean
Elgoibarko Udalak, Kirol Patronatuak, Zubi-Ondo Xake Elkarteak eta Xakeko Euskal Federazioak antolatzen duten XXVII. Nazioarteko Xake Txapelketa abenduaren 16tik 22ra jokatuko da Udaleko Pleno Aretoan. Aurkezpena abenduaren 16an, 12:30etan, Pleno Aretoan izango da.
 
Euskal Federazioak Elgoibarren parte hartuko duten jokalarien zerrenda jakinarazi du. Parte-hartzaileen artean izango dugu Gustavo Barrenetxea elgoibartarra. Hemen daukazue zerrenda: 
 
 1 GABRIEL DEL RIO -GM (ARGENTINA/ESP.) 2521
 2 SRINATH NARAYANAN-GM (INDIA) 2517
 3 MARIE SEBAG-GMF/GM (FRANTZIA) 2495
 4 HENRIK TESKE -GM (ALEMANIA) 2474
 5 CARLOS SUAREZ-MI (Asturias) 2472
 6 MICHAEL ORATOVSKY-GM (ERRUSIA) 2452
 7 JAVIER MORENO-MI (Madril) 2451
 8 SANTI GONZALEZ -MI (Euskadi) 2448
 9 MILOS STANKOVIC -MI (SERBIA) 2396
 10 GUSTAVO BARRENETXEA (Euskadi) 2129
 
Nazioarteko Xake Txapelketarekin batera, abenduaren 17an, Zubi-Ondo Xake elkartearen egoitzan (Juan Muguerza Kalean), Eskola Kiroleko Xake Txapelketa, 10:15etan, eta Gabonetako Xake Txapelketa Azkarra (14 urtetik gorakoentzat), 16:00etan, jokatuko dira.