Tokiko enplegu planaren barnean kokatuta, Elgoibarko Udalak aldi baterako administrari laguntzaile bat eta Lizentziatura, Gradu edo Diplomaturadun beste pertsona bat kontratatuko ditu. Posturako beraien burua aurkeztu nahi dutenek Lanbidera, euskal enplegu zerbitzura, jo behar dute beraien hautagaitza erregistratzeko. Epea datorren abenduaren 5era arte egongo da zabalik. 
 
Lanpostuen deskribapen eta baldintzen inguruko informazio gehiagorako: 
 
  • Administratibo laguntzailea. Debabarreneko enplegu plana:

    Lanpostuaren deskribapena
    :

    Informazioa iraultzea.

    Udalaren Prozedurei buruzko Eskuliburuaren baitan egin diren prozedurak argitaratzeko diseinatu den aplikazioa elikatzea, webgunearen bitartez

    Proiektuarekin lotura duten beste zeregin batzuk.

Ezinbestekoa:
Eskola ziurtagiria edo LH erdi mailako administrari laguntzaile ikasketak.
Office-paketea menderatzea: word, excel, access, powerpoint, outlook, ...
EGA edo baliokidea
Langabeak izan eta izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa.
2017ko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako diru-laguntzen deialdian jasota azaltzen diren kolektibo baten partaide izatea (DSBEren titularra izatea, emakumea izatea, 55 urtetik gorako pertsona izatea, luzaroko langabea izatea, …)

Balioetsiko da:
Prozedura administratiboen ezagupenak eta herrian bertan bizi izatea baloratuko dira.

4,5 hilabeteko kontratua eskaintzen da. Ordutegia: 7:00-14:15 (malgua)

Lanpostuaren deskribapen eta baldintzen inguruko informazio gehiago (Lanbide)

 

  • Lizentziatura, Gradua edo Diplomatura
    . Debabarreneko enplegu plana.

    Lanpostuaren deskribapena:
    Gaur egungo eskaintzaren azterketa: tipologiaren arabera (Pabilioi hutsak eta eskuragarri dagoen lurzorua; industrialdeak kudeatzea eta biziberritzea; antzina industriarako erabiltzen ziren pabilioiak eraberritzea; telekomunikazioen azpiegiturak: gaitasun handiko sistemazabaltzea industrialdeetan eta industria eremuetan.
    Eskaeraren azterketa: Inkesta diseinatzea eta azterketa koordinatzea (Udalerriko industria enpresentzako inkesta).
    Eragile guztiekiko elkarlana koordinatzea.
    Etorkizunean egingo diren ekintzak diseinatzea.
    Proiektuarekin zerikusia duten beste jarduera batzuk.

    Ezinbestekoa:
    Ondorengo arloetako unibertsitate titulazioa (Lizentziatura, Gradua edo Diplomatura) izan beharko du: Ingeniaritza, Arkitektura, Ingeniaritza teknikoa, Arkitektura Teknikoa, Zuzenbidea, Enpresa Zientziak, Ekonomia Zientziak, Soziologia, Geografia edo landu beharreko gaiarekin zerikusia duen besteren bat.
    Office menderatzea
    EGA edo baliokidea

    Balioetsiko da:
    Antzeko postuetan eskarmentua izatea
    Inkestak burutu izana
    Lan taldean eskarmentua izatea Merkatu-azterketak
    Autocad edo antzeko programetan ezagupenak izatea
    Herrian bertan bizitzea

4 hilabeteko kontratua eskaintzen da. Ordutegia: 7:00-14:15 (malgua)

Lanpostuaren deskribapen eta baldintzen inguruko informazio gehiago (Lanbide)