Jira bueltan

  • Jira Bueltan liburuxka-DVDa ikastetxeetan banatuko du Elgoibarko Udalak, Lehen Hezkuntzako 1. mailan, hain zuzen.
  • 51 kanta eta jolas landu dituzte guztira, adineko 60 lekuko baino gehiagoren testigantzetan oinarrituz.
  • Debarroko lau udalen babesa izan du proiektuak: Eskoriatza, Aretxabaleta, Eibar eta Elgoibar. Guztira, herri horietako 9 ikastetxetako 300 haur baino gehiagok hartu dute parte, Haur Hezkuntzakoak zein Lehen Hezkuntzakoak.
  • Durangoko azokan egongo da salgai, Badihardugu euskara elkartearen stand-ean. Gainera, liburuxka-DVDan datozen kanta eta jolas guztiak “Ahotsak Ikasgelan” webgunean ere jarri dira herritarren eskura: http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/ eta web atari horren bidez erosteko aukera ere izango da, Durangoko azoka igaro ostean.
  • "Jira Bueltan" liburua (PDF)

Ahotsak.eus, proiektua ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko sortu zuen Debarroko Badihardugu euskara elkarteak. Jasotako ondare aberats hori sutondotik ikasgeletara eramateko asmoz, 2011. urtean hezkuntzako proiektua jarri zuten abian, hainbat udaletan.

2015ean, batu zen Elgoibarko Udala “ahotsak ikasgelan” proiektura, eta bi urtean oso lanketa politak egin dira Herri Eskolan eta Ikastolan. Elgoibarren adineko batzuk ere grabatu zituen Badiharduguk, bertako kanta eta jolasak jasotzeko (bestela, adinekoen testigantza gehienak aurretik grabautakoak dira, urtez urte ahotsak.eus artxiboan jasotakoak). Eta orain kaleratutako liburuxka-DVDa ibilbide horren emaitzetako bat da.

Debarroko lau udalen babesa izan du proiektuak: Eskoriatza, Aretxabaleta, Eibar eta Elgoibar. Guztira, herri horietako 9 ikastetxetako 300 haur baino gehiagok hartu dute parte, Haur Hezkuntzakoak zein Lehen Hezkuntzakoak. Adinekoen testigantzak kontuan izanda, kantak eta jolasak bere egin dituzte. Ondoren, Badihardugu elkartekoek umeak kantuan eta jolasean grabatu dituzte, eta ikus-entzunezkoak sortu, adinekoen eta umeen grabazioak batuta. Pixkanaka-pixkanaka bilduma polita osatzen joan dira.

51 kanta eta jolas landu dituzte guztira, eurengana ahoz aho iritsi direnak. Adineko 60 lekuko baino gehiagoren testigantzetan oinarritu dira kanta eta jolas horiek, gehienak Deba bailarakoak. Liburuxkan, kanta eta jolasen letrak eta azalpenak datoz, diseinu koloretsuarekin eta hainbat irudirekin: ikastetxeetan egindako grabazioen fotogramak eta Eider Eibar marrazkilariak egindako marrazki ederrak. DVDan, berriz, kanta eta jolasen bideoak.

Jira Bueltan liburuxka-DVDa ikastetxeetan banatuko du Elgoibarko Udalak, Lehen Hezkuntzako 1. mailan, hain zuzen. Hori bai, aisialdian erabiltzeko ere oso aproposa da, guraso zein hezitzaileentzat.

JIRA BUELTAN: Betiko 50 kanta eta jolas liburuxka-DVDa

Zer da Jira Bueltan?
Bilduma bat: 14 jolas, 30 kanta-jolas eta 7 abesti Liburuxka (letrak, azalpenak, irudiak) eta DVDa (bideoak)

Zer adinetako umeentzat?
0-12 urte, baina batez ere 4-10 urte bitartekoentzat

Norentzat da aproposa?
Umeekin jolastu nahi duen edonorentzat, baina bereziki guraso, irakasle eta hezitzaileentzat 

Durangoko azokan egongo da salgai, Badihardugu euskara elkartearen stand-ean. Gainera, liburuxka-DVDan datozen kanta eta jolas guztiak “Ahotsak Ikasgelan” webgunean ere jarri dira herritarren eskura: http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/ eta web atari horren bidez erosteko aukera ere izango da, Durangoko azoka igaro ostean.