Urazandiko obrak

Elgoibartarren irisgarritasuna hobetzen eta bermatzen jarraitzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak Urazandi auzoko espaloi eta pasabideak hobetzeko lanak hasi ditu.

Alde batetik, Kalamua kaletik Urazandiko parkera irisgarritasuna bermatzen duen ibilbide bat egingo da eta beste alde batetik, Urazandi kaleko 22, 24 eta 26 atarietan arrapala bat jarriko da, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek edozein atarira heltzeko aukera izan dezaten. Obra hauen egitea prozesu parte-hartzaile baten barruan dago, izan ere, Udal elgoibartarrak proposatutako ekimen guztien artean, hau izan da auzotarrek aukeratutako proiektua.

Udalak  guztira 39.316,15 euro bideratuko ditu gutxi gorabehera hilabete eta erdiko iraupena izango duten hobetze lan hauek burutzeko. Obrak Kideok enpresak egingo ditu.