Elgoibarko airetiko argazkia

  • Elgoibarko herriak, beste urtebetez, mugikortasun iraunkorraren  astea ospatuko du azaroaren 20-25 bitartean, auto pribatua erdiguneko kaleetan gutxitzeko helburuarekin.
  • Egitaraua (PDF)

Elgoibarko Udalak, beste urte betez, mugikortasun iraunkorraren astea ospatuko du azaroaren 20-25 bitartean. Aurtengo erronka oinezkoentzat kaleak berreskuratzea izango da. Hau da, auto pribatua erdiguneko kaleetan gutxitzea.

Ohi bezala, kasko historikoaren kaleak motordun ibilgailuentzat itxita egongo dira aste guztian zehar. Baina horrez gain, kaleak oinezkoentzat erakargarriagoak egin nahi izan dira, nolabait, kaleak eta plazak, erakusketa areto bihurtuz. Horretarako  saltokiei beraien dendako sarrerak apaintzera (loreontziekin, puxikekin, alfonbrekin…) gonbidatu zaie, eta hainbat lokal hutsetan herriko artisten artelanak eta argazkiak erakutsiko dira.

Aurten udalerriko mugikortasun plana idazten ari da Udala, beraz horri lotuta jarduera dexente antolatu dira aste horretarako: mantenu gimnasia eta 60+eko partaideekin herritik zehar hainbat ibilbide egingo dira herriko irisgarritasuna (murritza barne) aztertzeko. Eta Kalebarren plazan aisialdiko “berdegune bat” eratuko da. Hainbat jolas eskuragarri jarriko dira, besteak beste: petanka, boloak, … Bestalde Oin Alai egitasmoak egiten duen ibilbidea aldatuko da Kalebarrenetik, San Frantzisko kaletatik joan beharrrean P.M. Urruzuno kaleetatik joango da, nolabait automobilen gidariei kale hori 20 zona (20km/orduko) dela gogorarazteko. Ezin ahaztu HH5ek jasotzen duten bide heziketa tailerra udaltzaingoen eskutik.

Larunbatean, Kalebarrenen ospatzen den hil bukaerako feriari lotuta bigarren eskuko merkatua izango da Lekuederren. Herri eskola eta Ikastolako ikasleek etxean eta egoera onean dituzten jostailuak, liburuak eta kirol materiala salduko dituzte. Salmentan ateratzen dutenarekin ikastetxeek ingurumenarekin zerikusia duen irteeraren bat egiteko erabiliko dute. Parrokiako Misio taldeak bidezko merkataritzako produktuak salduko ditu.

Egun berean Kalegoen plazan patinetan ibiltzeko ordubeteko bi saio berezi egongo dira: 10:30ean lehenengoa eta 12:15ean bigarrena. Parte hartzeko gutxienez 5 urte izatea eta norberak bakarrik patinetan zutik mantentzea eskatzen da. Saioak hobeto antolatzeko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi beharko da.

Era laburrean hemen dituzue azaroaren 20-25 bitarteko ekintzak edo jarduerak:

  • Aste osoan, uneoro San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana kaleak itxita egongo dira motordun ibilgailuentzat
  • Kaleak apainduko dira 
  • Herriko artisten lanen erakusketa kaleetako eskaparateetan
  • Kalebarren plazako berde eta aisialdi gunea sortuko da
  • Bide hezkuntzako tailerrak
  • Elgoibarko Irisgarritasuna aztertzea

Eta azaroaren 25ean, larunbatean:

  • Bigarren eskuko merkatua. Lekuederren 10:00 -14:00
  • Patinetan ibiltzeko ikastaroa. Kalegoen. Plazan. 10:30ean eta 12:15ean
  • Hil bukaerako feria. Kalebarren plazan 10:00 - 14:00