pertsona bat galdetegia betetzen

  • Udalak parte-hartze kanal berria abiarazi du, elgoibartarren iritzia jasotzeko eta mugikortasunaren inguruan dituzten kezka nagusiak ezagutzeko.
  • Jasotako erantzun eta proposamenek, etorkizuneko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren gauzatzea hobetzen lagunduko dute.

Elgoibarko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren (HMJP) barruan, Elgoibarko Udalak beste pauso garrantzitsu bat eman du elgoibartarren egungo eta etorkizuneko mugikortasun lehentasunak ezagutzeko galdetegi online bat martxan jarriz. Honen bidez, elgoibartarren iritzia jaso eta mugikortasunaren inguruan dituzten kezka nagusiak bildu nahi dira. Inkesta honetan zehar, Elgoibarko herriaren mugikortasunean eragiten duten arlo ezberdinak aztertuko dira, besteak beste: aparkalekua, garraio publikoko zerbitzua, oinezkoen eta bizikleta bidezko mugikortasuna, etab. Bildutako erantzun eta proposamenek, etorkizuneko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren gauzatzea hobetzen lagunduko dute. Galdetegia honako estekan dago eskuragarri.

Udalak Colin Buchanan Consultores, S.A.ri herriko mugikortasun jasangarriaren Planaren (PMUS) elaborazioa esleitu bezain laster, herriko mugikortasunaren diagnostikoa burutzeko, aurki, beharrezko landa-azterketak egiteari ekingo ziola
iragarri zuen. Izan ere, iraila eta urria bitartean, hainbat datu azterketa egin ziren, hala nola, trafikoaren aforoak, aparkalekuak eta mugikortasun inkestak herritarrei. Helburua, guztira 600 inkesta egitea da, kalean, telefonoz, ikastetxeetan, beste batzuen artean.

Oraingoan, elgoibartarren bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko helburuarekin, Udalak galdetegi digital hau jarri du martxan. Ane Beitia alkatearen esanetan “tresna berri hau, egungo hiri-baldintzak hobetzeko eta herri-hazkundea epe ertain luzera ordenatzeko baliagarria izango da”. Bestalde, honakoa ere gehitu nahi izan du, “Udalak, herriko mugikortasuna, Elgoibarren garapen egoki baterako funtsezko tresnatzat jotzen du eta horregatik, parte hartzeko deia luzatu nahi dut, guztion artean Elgoibar hobeago bat eraikitzeko”.

Horretarako, elgoibartarrek, honako estekan sartu eta sailkapen, etxebizitza, mugikortasun eta planarekiko gogobetetasun datuak biltzen dituen inkesta bete dezakete.

Jasoko den informazio guztia anonimoa eta isilpekoa izango da, eta HMJParekin lotutako lanetan kalitate handiagoa lortzen lagunduko du.