Euskararen erabileraren neurketa
 
Udaberrian, Elgoibarko Udalaren aginduz, euskararen erabileraren neurketa burutu du Soziolinguistika Klusterrak gure herrian. Alde batetik, herriko kale eta gune ezberdinetan erabiltzen den euskara neurtu du, eta bestetik, kirol-entrenamendu batzuetako erabilera.
 
Duela gutxi jaso du Udalak neurketa horien ondorioz atera diren emaitzak biltzen dituen txostena, eta hain zuzen ere, emaitza horien aurkezpena eskainiko da, lana egin dutenen eskutik. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan abiaraziko da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.